Jaulkipen data: 11 apirila 2011

EFEMÉRIDES.Año Jubilar IV centenario de la Santa Cruz del Voto. Canjáyar

KONTSULTATU TARIFAK

EFEMÉRIDES.Año Jubilar IV centenario de la Santa Cruz del Voto. Canjáyar

HISTORIA

Seilu hau Santa Cruz del Voto deritzon eta Almeríako Canjáyar herrian dagoen gurutze santuaren IV. mendeurrenaren Urte Santua ospatzeko jaulki da. Seiluan Gurutze Santuaren irudia agertzen da.

Santa Cruz del Voto (Botoaren Gurutze Santua) Canjáyar herriaren zaindaria da. Almeríako herri horretan, parrokia-elizako bataiotegiko horman aurkitu zuten, 1611ko apirilaren 19an. Gurutzea Juan Matías de Peraltak, elizako sakristauak, izan zuen ikuskari bati esker aurkitu zuten. Tradizioak dionez, Peraltak aingeru batzuk prozesioan gurutzea zeramatela ikusi zituen; aldare nagusitik abiatuta, aingeruek bataiotegi hura zuten helmuga. Sakristauak eskatuta, hormaren zati bat induskatu zuten, eta berorren atzean Gurutze Santua aurkitu zuten. Erromes batek Lur Santuetatik gurutzea ekarri omen zuen; eta, 1500-1568 urte bitartean moriskoen matxinada zela-eta, horman ezkutatu zuten, profanatu ez zezaten.

Jada 1678. urtean, Granadako artzapezpikuak, Fray Alonso Bernardo de los Ríos-ek, emandako dekretuaren bitartez, Gurutze Santuaren erlikia berretsi zuen, eta fededunek adora zezaten erakutsi zuen. 1681ean Gurutze Santuaren Kongregazioa eratu zen, erlikia sakratua gurtzeko. Bi urteren buruan haren Estatutuak onetsi ziren. 1738an, Felipe de Tueros-ek eman zuen dekretuaren arabera, gurutzea gurtzen zutenei barkamena eman zitzaien. Benedikto XIV.ak aita santuak barkamen osoa eman zuen, eta 1750ean iragarri zuten. Clemente XIII.ak, 1763ko buldaren bitartez, pribilegio bera eman zien zehaztutako egunetan eta eliza-baldintzak betez gurutzea gurtzen zutenei. Alfonso Ródenas-ek, Almeriako apezpikuak, Lignum Crucis-en dohaintza egin eta Canjáyareko Botoaren Gurutze Santuan txertatu zuen, 1958ko apirilaren 19an.

Gurutzea aurkitu zenetik aurrera, bai Canjáyareko agintariek, bai auzotarrek boto eginez hitza eman zuten aurkikuntza zoriontsu hori ospatzeko; beraz, harrezkero urtez urte aurkikuntzaren eguna ospatu egin dute. Gurutze Santuaren agerpenaren IV. mendeurrenaren efemeridea laster ospatuko da, Benedikto XVI.ak aita santuak –Almeríako apezpikuak eskatuta– Urte Santuaren izendapena eman ondoren; horregatik, seilu honen bidez oroituko da hain ospakizun garrantzitsua.