Jaulkipen data: 04 azaroa 2011

EFEMÉRIDES. III CENTENARIO DE LA BIBLIOTECA NACIONAL

KONTSULTATU TARIFAK

EFEMÉRIDES. III CENTENARIO DE LA BIBLIOTECA NACIONAL

HISTORIA

Urteurrenak serieak Liburutegi Nazionalaren III. Mendeurrena ospatzen du, igorpen honekin. Zigiluan liburutegiko fatxadaren zati bat irudikatzen da.

28 milioi dokumentuk baino gehiagok (besteak beste 3.000 inkunable inguruk eta 30.000 eskuizkribuk) osatzen dute Espainiako instituzio kultural zaharrena. Poema de Mío Cid (XIII. mendea), Beato de Fernando I y Doña Sancha (XI. mendea), Fuero Juzgo (X. mendea) eta Gaztelaniari buruzko lehen Gramatika (XV. mendea) dira, besteak beste, Liburutegi Nazionalak arretaz gordetzen dituen altxorretako batzuk.

Liburutegia Borbondarren dinastiako lehen errege Felipe V.ak sortu zuen 1711 bukaeran eta 1712an ireki zen, Errege Alkazarra Gizakundearen Komentuarekin elkartzen zuen pasabidean kokatutako egoitzan. Errege Liburutegi gisa sortu zen eta, lau urte geroago idatzi ziren estatutuetan, Erregearen aitorle Juan Ferreras izendatu zen liburuzain nagusi. 1761ean liburuzainak “Errege Etxeko mirabe” gisa (horrek zekartzan pribilegio guztiekin) onartzen zituen arautegi berri bat idatzi zen. Liburuzainek trebakuntza teologiko eta juridikoa izan behar zuten, latina, grekoa, hebreera eta arabiera jakin behar zituzten, baita historia, arkeologia eta bestelako zientziak ezagutu ere.

1836an, Errege Liburutegia koroaren instituzio izatetik Liburutegi Nazional deitzera eta Gobernuaren mende egotera pasa zen. Hogeita bi urte geroago, Artxibozainen, Liburuzainen eta Arkeologoen Eskumen Kidegoa sortu zen eta instituzioa liburutegi-sarearen buru bihurtu zen. Berrehun urte inguruan, Liburutegiaren egoitza zenbait aldiz aldatu zen, harik eta Francisco Jareño arkitektoak egungo eraikina egin zuen arte. 1896ko martxoaren 16an publikoki ireki zen Madrilgo Recoletos pasealekuko egoitza berria, 35 areto eta irakurketa-areto handi bat dituena. Lege Gordailuaren Arautegia onartu zenetik, 1957an, Liburutegi Nazionalean gordailua egin duten dokumentu mota guztiak jasotzen dira, soinu-materiala, ikus-entzunezko materiala, mapak edo idatzizko liburuxkak izan. Hiru mende horietan sortu diren funtsen magnitudea dela eta, eraikin berri bat egin behar izan da Alcalá de Henares-en, guztiak sartu ahal izateko.

Gaur egun, Liburutegi Nazionala munduko garrantzitsuenetako bat da, erabat informatizatuta dago eta gizarte guztiarentzako erabilgarri eta eraginkorra izateko xedea du.