Jaulkipen data: 04 apirila 2011

EUROPA.BOSQUES

KONTSULTATU TARIFAK

EUROPA.BOSQUES

HISTORIA

Nazio Batuen Elkarteak 2011. urtea “Basoen Nazioarteko Urtea” izendatu du, eta PostEurop-eko herrialde kideek, izendapen unibertsal horrekin bat eginda, Europa serie hau Basoei eskaini diete. Oro har, herrialde bakoitzak bere ekosistemetako zuhaitz-espezie edo baso-mota esanguratsuenen irudiak aukeratzen ditu, zigiluetan ager daitezen. Espainiako postak Pedrosa Pagadia (Segovian) hautatu du, pagadiaren ezaugarri bereziak direla-eta.

Gaur egungo gizartea basoen zaintzarekin eta artatzearekin gero eta kezkatuago dago; hortaz, mugimendu kontserbazionistak sortu dira, ekosistema naturalak lagundu eta babesteko. Gaur egun, basoek lurreko azalaren %25-%35 estaltzen dutela kalkulatu da; hala ere, bereizi gabeko baso-mozketek, suteek eta industria-kutsadurak arrisku larrian jartzen dituzte. Basoetan animalia anitz bizi dira, zeinek funtsezko zereginak betetzen baitituzte gizakion bizitzan nahiz biosferaren orekan. Baso-masek honako hauek egiten dituzte: euria gorde eta hartara, ura erregulatu; lurraren higadura saihestu; klima, tenperatura eta airearen hezetasuna aldatu; CO2 isurketen ondorio kaltegarriak geldiarazi, eta atmosfera garbitu.

Latitude eta altitude geografikoak zeintzuk diren, baso-mota batzuk edo beste batzuk sortzen dira. Haietako ohikoenak ondokoak dira: baso tropikal hezea, beti berde eta landare asko dituena; baso mediterraneoa, Mediterraneo itsasertzean, artadia, artelatzak, eta estrepaz, izpilikuz eta eskaiz osatutako oihanpe trinkoa dituena; baso epela, hosto dezidua izateagatik bereizia, pagadi, zumar eta haritz ugariduna; edo taiga, Ipar Hemisferioan dago eta tenperatura oso hotzetan eta muturreko tenperaturetan bizi da, konifero-eremu handiak Europa, Amerika eta Asian zehar hedatzen dira.

Zigiluan Juan A. Gonzálezek egindako Pedrosa Pagadiaren irudia agertzen da. Pagadi hori Segovia probintziako ipar-ekialdean dago, Riofrío de Riaza udalerrian. 1.930 hektareako azalera du, eta Europako kontinentean basorik hegoaldekoena da.

Europa serieko zigiluak, Post-Europeko jaulkiak, aurten erakundearen logotipoa eramaten hasi dira; horrez gain, lehiaketaren barne daude, internautek aukera dezaten zein den serie horretako zigilurik onena.