Jaulkipen data: 11 apirila 2011

FAROS. 2011

KONTSULTATU TARIFAK

FAROS. 2011

HISTORIA

Itsasargien jaulkipen honetan, sei seilu daude Calellako (Bartzelona), Chipionako (Cádiz), La Entalladako (Fuerteventura), Sant Sebastiáko (Girona), Castell de Ferroko (Granada) eta Valentziako itsasargiei eskainita.

Calellako itsasargia tontor baten gainean dago, 50 metro inguruko altueran. 1859ko abenduan inauguratu zuten. Hasieran presiozko olioz eta geroago petrolioz funtzionatzen zuen, baina 1927an elektrifikatu zuten. Gaur egun jarraitzen du funtzionamenduan, eta haren argia 35 itsas miliara heltzen da.

Chipionako itsasargia 1867an erabiltzen hasi zen. 62 metroko altuera du oinarritik puntu goreneraino, eta dorrea kono-enborreko formakoa da. Hasieran olioz eta geroago petrolioz funtzionatzen bazuen ere, 1942an elektrifikatu zuten. Haren argia 80 milia ingurura heltzen da.

Punta La Entalladako itsasargia (Fuerteventura) lau angeluko dorrea da, eta 12 metroko altuera du. Solairu bakarreko eta harrizkoa den eraikin baten gainean dago. Punta La Entalladako itsasargia 1954ko abenduan funtzionatzen hasi zen. Haren argi zuria 21 miliara heltzen da.

Cap Sant Sebastià itsasargia San Sebastià de la Guardiako mendian dago, 167 metrora itsas mailaren gainetik. 1875ean eraiki zuten, eta Liongo Golkoko itsasargirik garrantzitsuenetariko bat da. Dorrea 12 metrora dago, oinarriaren gainetik. Argi zuria du, eta 32 miliara ikus daiteke.

Castell de Ferroko itsasargia tontor baten gainean eraikia da, 225 metrora itsas mailaren gainetik. Kono-enborreko formakoa da, eta 9,40 metroko altuera du oinarritik puntu goreneraino. Panel fotovoltaikoekin funtzionatzen du, eta haren izpia 14 miliara iristen da. Itsasargia eraikitzeko, XI. mendeko zaintzako dorre arabiar bat baliatu zuten.

Valentziako itsasargia 1930ekoa da, eta hura eraikitzeko Alfonso XIII.ak erregeak jarri zuen lehen harria. Dorrea oktogonal eta harlanduzkoa da. Plano fokalaren altuera 30 metrokoa da eta euskarriarena 22 metrokoa. Argi zuria du, eta 25 miliara ikus daiteke.

Jaulkipen honetako sei seiluek itsasargi bakoitzaren eraikuntzak erreproduzitzen dituzte.