Jaulkipen data: 12 urtarrila 2011

FAUNA

KONTSULTATU TARIFAK

FAUNA

HISTORIA

Fauna saileko igorpen honek lau zigilu ditu, honako espezieetako tximeleten irudiak dituztenak: Charaxes jasius, Melanargia ines, Argynnis adippe eta Papilio machaon. Horien guztien irudiak bildu dituzte zigiluek.

Charaxes jasius espeziea Nymphalidae familiakoa da eta ditrisio espezieko lepidopteroa da. Gurbitzeko tximeleta ere esaten zaio, haren beldarrak gurbitzaren hostoak jaten baititu. Buruaren goiko partean adar bezalako sei tontor ditu. Hegoen barruko aldean lerro beltzak, laranjak eta horiak ditu, eta kanpokoan orbanak, zuriak, beltzak, laranjak eta marroi-gorrixkak, eta atzeko hegoetan ozeloak ditu. Mediterranear eskualdeetan, Afrikako iparrean eta Portugalen aurki daiteke.

Melanargia inesa, Nymphalidae familiakoa hau ere, martxotik ekainera hegan egiten duen lepidopteroa da eta Iberiar Penintsulan eta Afrikako Iparraldean bizi da. Tamaina ertaineko tximeleta da, 40 eta 48 zentimetro artekoa, eta bai goitik bai behetik, zuri kolorekoa da, nerbio beltz oso markatuak dituena, orban beltzak osatzen dutenak. Atzeko hegoen azpiko aldean nini urdina duten ozeloak dituzte, uztai zentrokideek inguratuta, zeinen artean kolore gorria nabarmentzen den.

Argynnis adipea, Nymphalidae familiakoa, maiatzetik abuztura egiten du hegan eta Iberiar Penintsula osoan bizi da. Hegoen goiko aldean kolore hori edo laranja da nagusi eta horien gainean orban beltzak ditu. Azpiko aldean, ordea, orban zuriak eta gorriak ditu, zirkuluak osatzen dituztenak.

Papilio machaona Papilionidae familiako ditrisio lepidopteroen espezie bat da, Iberiar Penintsulan eta Ipar Hemisferioko leku askotan bizi dena. Klimaren arabera, maiatzetik urrira egiten du hegan. 32 eta 56 mm bitarteko luzera du eta hegoetan tonu horiak, laranjak, marroiak, beltzak eta orban urdinxka txikiak izaten ditu. Atzeko hegoetan isatsak ditu ezaugarri bereizle gisa.