Jaulkipen data: 24 urtarrila 2011

INSTRUMENTOS MUSICALES

KONTSULTATU TARIFAK

INSTRUMENTOS MUSICALES

HISTORIA

Musika tresnen sailak lau musika tresna bildu ditu, hiru soka pultsatudunak: gitarra, lauda eta mandolina; bestea, soka igurtzizkoa: biolina, hain zuzen ere.

Hauek dira gitarraren atalak: zurezko kutxa edo erresonantziakoa, giderra, diapasoia gainean duena, zulo akustikoa edo ahoa erdian, eta sei soka. Diapasoiaren gainean doaz trasteak, notak egitea ahalbidetzen dutenak. Gitarra klasikoa edo espainola da hori, eta eratorrien artean gitarra akustikoa, flamenkoa, elektrikoa eta elektroakustikoa daude.

Lauda gitarraren antzerako tresna da, baina honek erresonantzia-kutxa sabeldua du. Gitarrak ez bezala, oso modu finean landutako arrosetoi moduko ahoa du. Laud mota ugari daude: arabiarra, txinatarra edo pipa eta espainiarra, Europan islamiar aldian Al-Andalusetik barneratu zena.

Mandolina lau soka bikoitzez eta kurbatua edo laua izan daitekeen erresonantzia-kutxa duen musika tresna da. Jatorria Italian du eta musika-egile klasiko ugarik zein gaur egunekoek erabili dute musika tradizionala zein bestelakoa egiteko. Haren eratorrien artean ditugu italiarra, folka eta bluegrassa.

Biolinak, igurtzitako sokako tresna, bostun tarteetan afinatutako lau soka ditu. Erresonantzia-kutxa bat badu, forma ergonomiko dotoreekin, taula harmonikoak osatua, eta atzealdean beste bat, astigar zurezkoa, alboko estalki edo uztaiez gain. Tapa harmonikoak belarri, ese edo efe deritzen bi erresonantzia-irekidura ditu erdian. Musika klasikoan, folklorikoan eta modernoan erabiltzen da.