Jaulkipen data: 01 uztaila 2011

JORNADA MUNDIAL DE LA JUVENTUD

KONTSULTATU TARIFAK

JORNADA MUNDIAL DE LA JUVENTUD

HISTORIA

Espainiako hiriburuan Gazteriaren Munduko Jardunaldiaren XXVI. edizioa ospatzea da Espainiaren eta Vatikano Hiriaren baterako igorpenaren arrazoia. Bi herrialdeetako zigiluek ekitaldiaren logotipo ofiziala irudikatzen dute.

1984an, Juan Pablo II.a Aita Santu zenean, aldian behin mundu osoko gazte katolikoen nazioarteko bilera bat egiteko ideia sortu zen, gazteek eliza katolikoan duten partaidetza sustatzeko. Urtebete geroago, NBEk Gazteriaren Nazioarteko Urtea aldarrikatzearekin bat, Elizak gazteen topaketa bat antolatu zuen Erromako San Pietro Plazan eta, horren ondoren, Aita Santuak Gazteriaren Munduko Jardunaldia sortu zuen. Izen hori zeraman lehen bilera 1986ko Erramu Igandean egin zen Italiako hiriburuan eta topaketa horien hasiera izan ziren. Hain zuzen ere, topaketa horiei zor die Juan Pablo II.ak “Gazteen Aita Santu” izengoitia.

Gazteriaren Munduko Jardunaldia urtero ospatzen da diozesi guztietan Erramu Igandean, baina bi edo hiru urtean behin nazioarteko izaera hartzen du eta hiri desberdin batean ospatzen da. Topaketa horrek zenbait egun irauten du, Aita Santua buru duela, eta Gazteriaren Munduko Jardunaldi gisa ezagutzen da.

Bigarren aldia da nazioarteko topaketa Espainian egiten dela. Lehena Santiagon egin zen, 1989an. Oraingo honetan Madrilen egingo da, abuztuaren 16a eta 21a bitartean. Topaketak beste toki hauetan ere egin dira: Argentinan (1987), Polonian (1991), Estatu Batuetan (1993), Filipinetan (1995), Frantzian (1997), Italian (2000), Kanadan (2002), Alemanian (2005) eta Australian (2008).

Jardunaldia zuzentzen duten sinboloak Gazteen Gurutzea eta Ama Birjinaren irudi bat dira.

Zigiluan José Gil-Nogués diseinatzaile grafikoak sortutako logotipoa irudikatzen da eta mundu osoko gazteen batasunaren alegoria bat islatzen du Gurutzearen magalean, Madrilgo zaindari den Almudenako Ama Birjinaren koroari forma ematen diona. Koroan “M” letra ageri da, Mariarengatik eta topaketa egiten den hiriko, hots, Madrilgo lehen letra izateagatik.