Jaulkipen data: 03 azaroa 2011

NAVIDAD 2011

KONTSULTATU TARIFAK

NAVIDAD 2011

HISTORIA

Gabonen gaiari lotuta, iraganeko eta egungo arte-lanak irudikatu dira zigiluetan. Igorpen hau 2011ko Gabonei dagokie eta bi zigiluz osatuta dago. Horietako baten gaia Familia Santua, Haurtxoa lehen urratsak ematen ari dela da eta Luisa Roldán (1654-1704) eskultorearen eskultura-multzo txiki bat irudikatzen du. Beste zigilua egungo gabonei buruzkoa da eta J. Carrero pintorearen Familia Santuaren bertsio neoklasiko bat irudikatzen du.

Luisa Roldán, La Roldana gisa ezagutzen zena, Pedro Roldán eskultore sevillar garrantzitsuaren alaba eta dizipulua zen. Trebetasunez jabetu zen aitaren konposizio-kontzeptu eskultorikoaz eta horri sentikortasun bitxi eta aberatsa gehitu zion. Bere figura txikiekin, XVII. eta XVIII. mendeen artean bizi izan zen eskultore ospetsu horrek samurtasun eta itxaropena transmititzen ditu. Artistak gai sakratuak gizatiarrago agerrarazten dituen ikuspegi intimista eta lirikoa ekarri zituen, aitarengandik ikasitako errealismo barrokora. La Roldanaren sorkuntza artistiko gehiena genero belenistikoan oinarritu zen. Artista Gortean aritu zen lanean Ganbera-eskultore gisa, Madrilen bizi izan zen garaian (1689tik 1704 inguruan hil zen arte). Bere estiloa barroko narratibo, harmoniatsu, emozional eta, funtsean, errealista baten bidez proiektatu zuen. Bere gai gogokoenen artean daude hauek: Jaiotza, Egiptora Ihesaldia eta esku artean dugun hau: Familia Santua, Haurtxoa lehen pausoak ematen ari dela. Azken lan hori Guadalajarako Probintzia Museoko funtsetako zati da.

Beste zigiluan ere Familia Santua irudikatzen da. Horren osaketa teknika mistoan egindako jatorrizkoan oinarrituta dago, non kolorezko lapitzek eta olioak parte hartzen baitute material gisa. J. Carrero pintorearen konposizio bat da eta gai klasikoa berrasmatzen du edo interpretazio libre bat egiten du oihartzun klasizistarekin, Ama Birjinaren, Haurtxoaren eta San Joseren pertsonaiak islatzeko.