Jaulkipen data: 19 iraila 2011

SELECCIÓN ESPAÑOLA DE FÚTBOL

KONTSULTATU TARIFAK

SELECCIÓN ESPAÑOLA DE FÚTBOL

HISTORIA

Espainiako kirolariek azken urteetan izandako kirol-arrakasta guztien artean, nabarmentzekoak dira Espainiako futbol-selekzioak 2008 eta 2010 urteetan lortutakoak, kirol horrek gizartean sortzen duen interesa dela eta.

Hori dela eta, bi bloke-orri igorriko dira, bakoitza bost zigiluz osatuta, Espainiako futbol taldearen mugarri nagusiak islatzeko, Espainiara futbola iritsi zenetik hasi eta 2010eko munduko txapelketara.

Futbola XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran iritsi zen Espainiara, Ingalaterratik. Dena den, Espainiako taldeak 1920 urtean jokatu zuen lehen aldiz Bruselan, VII. Joko Olinpikoak zirela eta.

Harrez gero, 2010ean, ia 100 urte geroago, munduko txapelketa irabazi arte, Espainiako taldearen historiak gorabeherak izan ditu kirol-arrakastei dagokienez, orobat askotariko pasadizoak. Hori guztia jazoera nabarmenak ekarri zituzten zenbait golekin dago apainduta, hala nola Zarraren, Marcelinoren, Torresen eta Iniestaren golekin, orobat futbolaren egiazko sinbolo bilakatu diren futbolariekin: Pichichi, Zarra edo Ricardo Zamora.

Arrakasta handienen artean, 1964ko Europako Kopa, 1992 Joko Olinpikoak, 2008ko Europako Kopa eta 2010eko Munduko Txapelketa nabarmentzen dira.

Hamar zigiluetan arrakasta handienetako eszena garrantzitsuenak irudikatzen dira, orobat Espainiako futbolaren sinbolotzat jotzen diren selekzioko figurak.