Jaulkipen data: 04 otsaila 2011

SERIE BÁSICA

KONTSULTATU TARIFAK

SERIE BÁSICA

HISTORIA

Balio desberdineko lau zigiluk osatzen dute urtero Juan Carlos I.aren irudiarekin zirkularazten den Oinarrizko Seriea. Serie horren helburua “posta-tarifak aurreikusitako frankeo-aukera guztiak estaltzea” da.

1975eko azaroaren 22an Juan Carlos I.a Espainiako Errege aldarrikatu zutenetik, Oinarrizko Seriean, oro har, zazpi edo zortzi urtean behin berritzen den erregearen irudi bat agertzen da. Uneko igorpena 2007an igortzen hasi zen bosgarren serieko zati da eta uneko igorpenaren ezaugarri nagusia da errege-koroa eta balio faziala urre-kolorez bordatuta daudela.

Estatuko burua izaki, Juan Carlos I.ak bizitza politikoaren, sozialaren eta kulturalaren zenbait alderdi hartzen dituzten jarduera ugari betetzen ditu. Europar Batasunaren gainean duen interesa agerian geratu da Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetara egin dituen bisitaldietan eta nazioarteko erakunde horren garrantziari buruz egin dituen hitzaldietan; horiek direla medio, nazioarteko sari ugari jaso ditu. Mundu intelektualarekin duen lotura dela eta, Errege-akademien Goi-patroia da eta harremanetan dago kulturaren eta unibertsitatearen esparruekin. Doctor Honoris Causa izendatu dute Espainiako eta nazioarteko hogeita hamar unibertsitate ospetsutan baino gehiagotan.

Oinarrizko Serieak posta-administrazioetan duen garrantzia dela eta, herrialde askok berezko ezaugarriekin igortzen dute serie hori. Beraz, monarkietan, oro har, erregearen irudia irudikatzen da. Britainia Handian Elizabeth II.aren profila irudikatzen da; Suedian Carl Gustav erregearen irudia agertzen da, edota Silvia erreginarena; eta Holandan, berriz, Beatrix erreginaren bustoa agertzen da.

Estatu errepublikarretan, serieko irudiak askotarikoak eta aukerakoak dira. Frantzian, irudikatuena Marianne da, hots, Frantziar Iraultzako sinboloak adierazten dituen irudi alegorikoa. Azken urteetan hainbat bariazio eta aldaketa izan dituen arren, frigiar kapela daraman emakume baten irudia agertzen du, Askatasuna, Berdintasuna eta Anaitasuna baloreak adierazten dituena.