Jaulkipen data: 13 ekaina 2011

VIAS VERDES

KONTSULTATU TARIFAK

VIAS VERDES

HISTORIA

Bide berde deritze helburu ekoturistikoetarako egokitu diren burdinbide-azpiegitura zaharren gainean trazatzen diren ibilbideei. Gaur egun, 80 ibilbidetik gora dago Estatu osoan banatuta, trazatzearen araberako distantzia desberdinekin, eta tarte berriak egokitzen ari dira.

Bide Berdeak proiektua 1993an hasi zen, zerbitzurik ez duten edota, eraikuntza-lanak ez bukatzeagatik, inoiz zerbitzurik izan ez zuten tren-lerroen 7.000 kilometrotik gora aisiarako eta atari zabaleko kirolerako espazio bihurtzeko. Unera arte, 1.800 kilometrotik gora ireki dira, ibiltariek, txirrindulariek eta mugikortasun murriztuko pertsonek erabil eta goza ditzaten. Ibilbide horien ezaugarrietako bat da publiko osoarentzat irisgarriak direla; izan ere, malda handirik gabeko lurrak direnez, orotariko kirolariek erabil ditzakete.

Garapen jasangarriaren eta landa-ingurunea dinamizatzearen aldeko apustu argi batekin, ibilbideetan eskualde bakoitzeko baliabide turistikoak sustatzen ari dira eta tren-geltoki zahar batzuk leheneratzen ari dira, jatetxe, museo, ostatu hartzeko toki eta bizikleta eta zaldiak alokatzeko toki bihurtzeko. Ibilbide guztiak burdinbideetako zurezko trabes zaharrekin adierazita daude, orobat erakundearen logotipo zehatzarekin.

Bide Berdeak programa Espainiako Burdinbide Fundazioak (FEE) koordinatzen du eta Ingurumen, Landa-eremu eta Itsas Eremuetarako Ministerioaren, Autonomia Erkidegoen, Diputazioen, Udalen eta bestelako kolektiboen lankidetza du.

Espainiako eredua Europako beste toki batzuetara zabaldu da eta, 1998an, Namur-en (Belgika) Bide Berdeen Europako Elkartea (AEVV) sortu zen. Horretako kide dira 14 herrialdeko 60 erakunde inguru.

Zigiluan bi ibiltari irudikatzen dira tren-trazatze zahar batean, orobat Bide Berdeen logotipoa.