Jaulkipen data: 27 otsaila 2012

AÑO INTERNACIONAL DE LA ENERGÍA SOSTENIBLE PARA TODOS

KONTSULTATU TARIFAK

AÑO INTERNACIONAL DE LA ENERGÍA SOSTENIBLE PARA TODOS

HISTORIA

Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak 2012. urtea aldarrikatu du Guztientzako Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea, eta horri gehitu nahi izan zaio mezu unibertsal hori zabalduko duen zigilua.

Lau hamarkada baino gehiago dira jadanik ingurumenaren inguruan nazioarteko bilerak egiten direla. Haietan, ekonomia eta ingurumena garatzeko hainbat eredu berri proposatu dira. Ekintza horien artean, energia berriztagarriak – ura, eguzkia edo haizea bezalako energia-iturri agortezinetatik lortzen direnak – eta gutxiago kutsatzen duten teknologien erabilera dira garrantzitsuenak. Guztientzako energia iraunkorrak bi edukiak batzen ditu, energia baliabide berriztagarrien erabilera eta kutsatzen duten igorpenen murrizketa elkartzen baititu. Gaur egun ditugun beharrei erantzuna ematen die baina etorkizuneko beharrak arriskuan jarri gabe.

Hauxe da energia iraunkorra edo jasankorra: “energia eremu sozialean, ekonomikoan eta ekologikoan giza garapenarentzat lagungarria den moduan sortzea eta erabiltzea”. Beraz, energia honen erabilera garapenerako jasangarria den etorkizunari dago lotuta. “Guztientzako Energia Iraunkorra” ekimenaren barruan, Nazio Batuek Energiara Iristeko Profesionalen Sarea jarri dute martxan, zeinaren esfortzuak etxeetan eta komunitateetan ekoizpen helburuekin energia elektrikoa lortzeari dauden zuzenduta eta osasunarentzat, nekazaritzarentzat, hezkuntzarentzat, enpresa txikiarentzat eta etxearentzat pentsatutako hainbat aplikazio hartzen dituen. Ez ditugu ahaztu behar biomasaren eta ikatzaren menpe bizi diren 3.000 milioi pertsonak, haiek baitituzte energia-iturri nagusi. 1.4000 milioik ez dute elektrizitaterik etxean.

Guztientzako Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urteak aukera ematen du energiara, efizientzia energetikora eta energia berriztagarrira modu jasangarrian iristearen garrantziaz jabetzeko.

Jesus Sanchezen estudioak egin du zigiluaren diseinua eta haren ardatz nagusia natur iturri agortezinak ditu, energia eolikoa eta eguzki energia esaterako. “Guztiontzat” horrek leku isolatu batean energia nahikoa ekoizteko gaitasuna esan nahi du, argiztatutako etxola batean, esaterako, natur baliabideak baliatuz.