Jaulkipen data: 07 ekaina 2012

CENTENARIO DE LA ARMERÍA ESKOLA

KONTSULTATU TARIFAK

CENTENARIO DE LA ARMERÍA ESKOLA

HISTORIA

Eibarreko (Gipuzkoa) Armeria Eskolaren mendeurrena izanik, erakunde horren motibo bat irudikatzen duen oroitzapenezko zigilu bat argitaratu da.

1912an, eta Eibarreko Udalaren ekimenez, Armeria Eskola sortu zen, Gipuzkoako udalerri horretako eta eskualde osoko industria-garapena bultzatzeko xedez. Eskainitako ikasketetan teoria eta praktika uztartzeko jomugarekin eratu zen Armeria Eskola, eta horrenbestez, irakaskuntza teorikoak eta lanbide-ikaskuntza bateratzen zituen lehen lanbide-heziketako ikastetxea izan zen Espainiako estatuan. Proiektua garatzeko, Liejako (Belgika) École d’Armurerie eskola hartu zuten eredu gisa, betiere Espainiako ereduari egokituta.

Sortu zenez geroztik igarotako ehun urteotan, eskolak bilakaera nabarmena izan du, erakunde ofizialekin bat zetozen ikasketa- eta prestakuntza-plan berriei egokitu baita. Eratu zutenez gero eta 1960ko hamarkadara arte, Eibarreko Armeria Eskola doitasun-mekanikako eta armagintzako Espainiako estatuko ikastetxeen erreferente izan da. 1960ko hamarkadatik aurrera, elektrizitateko, elektronikako, delineazioko eta mikromekanikako espezialitate berriak txertatu ziren. Geroago, laborategiko laguntzailearen espezialitatea eta kalitate-kontroletako espezialitatea ere gehitu ziren. 1980. urtean, eta Ikasle Ohien Elkartearekin eta eskualdeko enpresaburuekin lankidetzan, Tekniker ikerketa-sozietatea sortu zen; EAEko ikerketa-zentro garrantzitsuenetako bat, hain zuzen ere.

Gaur egun, Armeria Eskolak bi prestakuntza-alorretako ikasketak eskaintzen ditu: Erdi Mailako Zikloak eta Goi Mailako Zikloak; eta ziklo horietako bakoitzak hainbat espezialitate du.

2011ko urtarrilean, Kultura eta Berrikuntza Ministerioak "Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” titulua eman zion Eibar hiriari, zientzia- eta teknologia-garapenean emandako laguntzaren aintzatespen gisa.