Jaulkipen data: 26 apirila 2012

CINE ESPAÑOL

KONTSULTATU TARIFAK

CINE ESPAÑOL

HISTORIA

Espainiar zinema-ri eskainitako jaulkipen hau osatzen dute: batetik, 2012ko Goya sariek, zehazki, “Film onena”-ri emandako sariak; eta, bestetik, zinemako aktore garrantzitsuenetariko bien oroipenak, hots, Fernando Rey eta Francisco Rabal aktoreenak.

Otsailaren 19an, Madrilgo Biltzar Jauregian antolatu zen Goya sarien 26. edizioa. Hainbat zinema-kategoriatan 29 sari eman ziren, eta film onenaren Goya saria No habrá paz para los malvados filmak lortu zuen. Enrique Urbizu da pelikularen jatorrizko gidoiaren egilea eta pelikularen zuzendaria. Thrillerrean polizia-inspektore batek hilketa hirukoitza batean nahastuta ikusten du bere burua. Zinema beltzeko pelikula horrek, intrigaz eta ikerketaz beteak, sei sari irabazi zituen: film onenarena, zuzendaritza onenarena, gizonezko aktore onenarena, gidoi onenarena, soinu onenarena eta muntaia onenarena.

Fernando Casado Arambillet aktoreak (Coruña, 1917 – Madril, 1994), Fernando Rey izenez ezagutuak, oso pertsonaia ezberdin interpretatzeko gaitasun handia zuen. Garrantzi handiko lehen papera Eugenia de Montijo (1944an) filmean izan zuen, eta agerian geratu ziren aktoreak interpretatzeko zituen dohainak. Ospe handiko zuzendariekin lan egin zuen, besteak beste, Juan Antonio Bardem, Luis García Berlanga, Carlos Saura eta Luis Buñuel zuzendariekin. Izan ere, Luis Buñuelek zuzendutako honako pelikula hauetan aktore-lana egin zuen: Viridiana (1961), El discreto encanto de la burguesía (1972) eta Ese oscuro objeto de deseo (1977). Guztira 170 pelikulatan baino gehiagotan aktore izan zen, eta Orson Welles eta Bertrand Tavernier nazioarteko zinemagileekin lan egin zuen, besteak beste. Horrekin batera, ezin ahaztuzko telebista-serie bat ere utzi digu: El Quijote (1990), Manuel Gutiérrez Aragón zuzendua. Honako hauek dira Fernando Reyk irabazi zituen sari batzuk: gizonezko aktore onena Canneseko Zinemaldian (1977), Elisa, vida mía filmean egin zuen paperagatik; eta Zilarrezko Maskor bi Donostiako Zinemaldian.

1950eko hamarkadan, Francisco Rabal (Aguilas, Murtzia, 1926 – Bordele Frantzia, 2001), interprete gaztea zela, aktore-lana egiteko eskaera gehien jasotzen zuten aktoreetako bat izan zen. Antzerkian, zineman, telebistan eta espainiar zinemako zuzendari berritzaileenekin lan egin zuen. Buñuelen agindupean Nazarín (1958), Viridiana (1961) eta Belle de jour (1966) filmetan parte hartu zuen. Horrez gain, Juan Antonio Bardem, Carlos Saura eta J. L. García Sanchez zuzendariekin lan egin zuen, bai eta Antonioni eta Visconti atzerritar zuzendariekin ere. 1980ko hamarkadaren hasieran, bere karrera zeharo aldatu zen eta karisma handiko paperak egin zituen Mario Camus-ek zuzendutako La Colmena eta Los santos inocentes filmetan; azken film horretan egin zuen paperari esker, gizonezko aktore onenaren saria irabazi zuen Canneseko zinemaldian. Gizonezko aktore onenaren Goya saria Goya en Burdeos (1999) filmean egin zuen paperagatik eskuratu zuen. Bestalde, honako telebista-serie hauek ere utzi dizkigu: Los desastres de la guerra, Cervantes eta Juncal, beste batzuen artean. Francisco Rabalek, ahots baxu eta sakoneko aktoreak, nazioarteko ospe handia lortu zuen.