Jaulkipen data: 30 maiatza 2012

COCHES DE EPOCA

KONTSULTATU TARIFAK

COCHES DE EPOCA

HISTORIA

Antzinako autoak izenarekin, lau zigilu dituen bloke-orri bat atera da. Espainiar auto industrian ezagunenetarikoak izan diren eta hura garatu duten auto batzuk bildu dira sail honetan.

1934ean, Pariseko Auto-azokan aurkeztu zuten Citroën C-11 autoa, zeinak Citroën C-7arekin batera, lehenengoz barneratu zuen Traction Avant edo aurreko trakzioa. Garai hartan oso ibilgailu aurreratua zen, karrozeria auto-sostengatzailearekin egin zuten lehen autoa izan baitzen. Txasisa eta karrozeria unitate banaezina zen. Bigarren Munduko Gerran haren fabrikazioa eten zen, eta 1946an itzuli zen merkatura. 1957ko uztailean utzi zioten modelo hori egiteari. Frantziar marka Citroén Hispanika izenarekin sartu zen Espainian 1957an.

Renault Dauphini autoa 1956 urtean aurkeztu zen europar herrialdeetan eta berehala lortu zuen arrakasta. Linea dotorea zuen, eta leku handia. Lau ate zituen eta familientzako sortu zen bereziki. Motorra atzealdean zuen eta 117 km/h abiadura har zezakeen. Oso egonkorra ez zela esaten zen. Espainian, 1958 eta 1967 bitartean, Valladolideko FASA-Renaulten 125.000 auto baino gehiago sortu ziren, bere hiru bertsioetan: Dauphini, Ondine eta Gordini.

60ko hamarkadako autorik ospetsuena, zalantzarik gabe, SEAT 600 izan zen. Espainiako autoen historian gogoangarria izan zen hauxe. Gorantz zihoan erdiko klasearentzat sortua, 1957ko ekainean hasi eta 1973an utzi zioten hura fabrikatzeari. 600a, seílla edo seíta, esaten zioten bezala, motorizazio masiboaren hasiera izan zen eta askatasunaren ikur bihurtu zen. Bi ate eta atzeko trakzioa zituen, eta bere arazo bakarra hozketa zen, baina bere asmatzailearen arabera, Dante Giacosa italiarra, haizagailu-uhala ongi tenkatuz konpontzen zen. Espainian 799.419 unitate egin ziren.

Simca 1000 autoa Parisen aurkeztu zuten 1961ean. garai hartan nagusi zen diseinuan oinarritu ziren: motorra eta propultsioa atzean, lau ate eta lau eserleku; bost pertsona eramateko gai zen. Kanpotik, proportzio orekatuak zituen, jendearentzat oso erakargarria zen hiru gorputzeko berlina txiki baten modukoa. Hirurogeiko hamarkadaren erdiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako familia merkatuari zuzendu zuten merkatal estrategia. Espainian Barreiros enpresak fabrikatu zuen eta Villaverdeko fabrikatik 205.429 auto atera ziren.