Jaulkipen data: 18 ekaina 2012

CUERPO DE ABOGADOS DEL ESTADO

KONTSULTATU TARIFAK

CUERPO DE ABOGADOS DEL ESTADO

HISTORIA

1881ean sortu zen, Auzien Zuzendaritza orokorra sortu zuen Errege Dekretuaren ondorioz, Estatuko Abokatuen Elkartea. Gertakizun hori ospatzeko, ehun urte baino gehiago dituen Erakunde horren logotipo ofiziala daraman zigilua atera dugu.

Estatuko Abokatuen Elkartea Estatuari eta beste erakunde publikoei laguntza juridikoko zerbitzuen erakunde zuzendaria da. Hari dagokio Estatuaren aholkularitza, ordezkaritza eta defentsa epaiketetan, eta baita erakunde autonomoena zein erakunde eta entitate publiko, Estatuko merkatal elkarte eta estatuaren partaidetza duten fundazioena ere. Europar Batasuneko (EB) Zuzenbide arloan aholkularitza juridikoa ematea ere du funtzio, Erresuma EBko jurisdikzio-erakundeetan, Giza Eskubideen Epaitegian eta giza eskubideak babesten dituen nazioarteko beste erakundeetan Espainiako Erresuma ordezkatu eta babestea. Gainera, ikerketa, hedapena eta langileak trebatzea helburu duten ikerketa eta erakundearen jarduerak sustatzea ere dagokio. Bukatzeko, Estatuaren Zerbitzu Juridikoaren ekonomia, finantza eta aurrekontuen kudeaketaz ere arduratzen dira.

Espainiako Erresuma EBko jurisdikzio-erakundeetan ordezkatu eta defendatzeko, Kanpoko Gaien eta Elkarlanerako Ministroak proposatuta, Justizia Ministroak izendatzen ditu Abokatu ordezkariak.

Estatuko Abokatuak Estatuko Abokatutza Orokorrean-Estatuko Zerbitzu Juridikoko Zuzendaritzan sartzen dira. haren buruan dago Estatuko Abokatu Orokorra, eta Justizia Ministerioari atxikita daude. Estatuko bufeterik handiena osatzen dute.

Elkartera sartzeko, oposaketak egiten dituzte Zuzenbide lizentziatuek. Elkarteko uniformea erabil dezakete eta Epaitegietan zein Tribunaletan jarduten dutenean, toga jantzi eta erakundearen plaka eta domina eraman behar dute.