Jaulkipen data: 12 azaroa 2012

CUERPOS ADMINISTRATIVOS DEL ESTADO

KONTSULTATU TARIFAK

CUERPOS ADMINISTRATIVOS DEL ESTADO

HISTORIA

Herritarrentzat interes orokorrekoak diren eginkizunak gauzatzen dituzten Estatupeko langileen artean, Estatuko Administratzaile Zibilen Goi Mailako Kidegoa eta Estatuko Kontuhartzaileen eta Ikuskatzaileen Kidegoa ditugu. Seiluak Herri Administrazioko funtzionarioen bi kidego horiei eskainita daude, eta profesional horien elkarteak identifikatzeko ikur ofizialen irudia erakusten dute

Estatuko Administratzaile Zibilen Goi Mailako kideek gerentzia publikoko gai anitzeko lanak egiten dituzte; eta berariazko eginkizunak, aldiz, kidego bereziek edo fakultatiboek. Kidego fakultatiboak, besteak beste, Estatuko Abokatuen Kidegoa, Estatuko Bide Ingeniarien Kidegoa edo Estatuko Estatistikari Fakultatiboen Kidegoa dira. 1984. urtean, Funtzio Publikoa eraldatzeko Neurriei buruzko Legea indarrean jarri zenean, izen hori hartu zuen, eta harrezkero, kidegoan beste kide batzuk ere bildu ziren, zehazki, lehen Estatuko Administrazio Zibileko Informazio eta Turismo Teknikarien Kidegoko eta Teknikarien Kidegoko funtzionarioak zirenak (azken horiek gaztelaniazko TAC akronimoaz dira ezagunak). Kidegoa Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dago atxikita, eta langileak politika publikoak zuzentzeaz, kudeatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dira, besteak beste; horrela, egitura komuna ematen diote Administrazioari, eta horrek arlo guztien koordinazioa errazten du. Haien lana Gobernuko ministerioetan, ordezkaritzetan eta ordezkariordetzetan, Europar Batasunean eta enbaxadetan egiten dute. Kidegoa lau ardatzetan egituraturik dago, eta honako hauek dira: ardatz juridikoa, gizarte-zientziei buruzkoa, ekonomikoa eta teknikoa.

Estatuko Kontuhartzaileen eta Ikuskatzaileen Kidegoa ere Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dago atxikita. Era esklusiboan esleituta ditu honako eginkizun hauek: sektore publikoko finantza- eta ekonomia-jarduerak kontrolatzea; kontabilitate publikoa zuzentzea; finantzak kontrolatu eta ikuskatzea; eta diru-sarrera publikoak kontrolatzea. Kide horiek dute Estatuko aurrekontu orokorrak, Kontu Auzitegiko lanak eta erkidegoko funtsei buruzko txostenak egiteko ardura. Haien lana honako toki hauetan egiten dute: Estatuko Kontuhartzailetza Nagusian, Ministerioetako Kontuhartzailetza Delegatuetan, erakunde autonomoetan, erakunde publikoetan eta nazioarteko erakundeetan.