Jaulkipen data: 19 urria 2012

EMISIÓN CONJUNTA ESPAÑA-RUMANÍA

KONTSULTATU TARIFAK

EMISIÓN CONJUNTA ESPAÑA-RUMANÍA

HISTORIA

Espainiak eta Errumaniak jaulkipen bateratu bat jaulki dute bere herrialdetako ingurune geografikoetako berezko animalia espeziei buruz. Seiluek, hortzetatik lotuta, basahuntz piriniarra eta Karpatoetako orein arrunta irudiztaturik dauzkate.

Basahuntz piriniarrak (Capra Pyrenaicak) Iberiar Penintsulan soilik bizi dira, oro har, ertain eta goi mendietan (500 eta 2.500 metroko garaiera bitartean); zehazki, Sierra Nevadan, Gredosko mendilerroan, Cazorlakoan, Guadarramakoan, Cuencako mendietan eta Kataluniako mendi batzuetan. Arrek adar handiak eta adarkatu gabeak dituzte, eta kasu batzuetan, emeenak baino hiru aldiz luzeagoak dira. Era berean, arrek gorputz handiagoa dute, eta barailapean bizar bereizgarria. Ilajea arre kolorekoa, grisaxka edo kanela kolorekoa izan daiteke bizkarrean, eta zuria sabelean. Usaimena eta entzumena oso garatuta dituzte, eta, bere apoak direla eta, basahuntzak harkaitzen artean ibiltzeko eta ia bertikalak diren hormetatik salto egiteko gauza dira. Talde ugarietan biltzen dira: batetik, arrak eta, bestetik, emeak eta kumeak. Sedentarioak izan arren, bidaia luzeak egiten dituzte neguan, babes bila. Ahunzkaran, azarotik abendura bitartean, arrek, atzeko hanketan tente jarrita, adarrekin elkarri jo eta borroka oldarkorrak izaten dituzte, emeak lortu nahian.



XIX. mendearen amaieran, espeziea arriskuan zegoen; hori dela eta, 1905ean, ehiza eskualdean mugatzeko, Alfontso XIII.a erregeak egin zuen Erregearen Ehiza Aterpea Gredosko mendilerroan (gaztelaniaz Refugio Real de Caza de la Sierra de Gredos). 1950ean, babes guneak eratu ziren, espeziaren desagerpena saihesteko.

Karpatoetako orein arrunta edo cervus elaphus Europako ekialdean eta hego-ekialdean bizi da. Arrek ondo eratutako adar indartsuek dituzte, baina urtero, otsailetik martxora bitartean, galtzen dituzte, adarrok zuhaitzen aurka igurtzi izanagatik. Hurrengo bost hilabeteetan berriro hazten zaizkie, indartsuago, araldian borroka egiteko. Orein helduek buru handia, lepo zabala eta motza, kokospe handia eta bular sendoa dituzte; gorputza ondo prestatua daukate lasterkari onak izateko. Jengibre kolorekoak dira, tonu grisekin, eta sabela marroi beltz kolorekoa dute. Emeak taldeka bizi dira, eta arrak bakarka edo bost kide baino gutxiagoko taldeetan. Ugalketa garaian, arrek ez dute ezer jaten, eta borrokan ematen dute egun osoa; horregatik, haietako batzuk gosez eta akiduraz hiltzen dira.