Jaulkipen data: 02 apirila 2012

INSTRUMENTOS MUSICALES

KONTSULTATU TARIFAK

INSTRUMENTOS MUSICALES

HISTORIA

Bost hari-instrumentuk, munduko hainbat lekutatik ekarritakoak, osatzen dute zigilu itsaskorren igorpen hau.

Harpa antzinako garaietatik erabili da Mesopotamia eta antzinako Egiptotik hasita, gero Grezian eta, azkenik, Asian. Erdi Haroan gorakada handia izan zuen, eta Berpizkundean interesa galdu zuen haren aukera diatonikoak urriak zirelako. Tonuak igotzeko mekanismoa hobetu ondoren, indarrez berpiztu zen XVIII. mendean. Triangelu itxura du eta erresonantzia-kaxak, harien larakoak finkatuta dauden kontsolak eta bi zati horiek elkartzen dituen zutabeak osatzen dute harpa.

Balalaikak jatorri errusiarra du, eta musika herritarra jotzeko erabiltzen da. Soinu-kutxa, triangelu formaduna, ia laua da eta bukaeran masta luze eta estua du, hatzekin edo plektro batekin sakatzen diren hiru soka dituena. XVII. mendean dagoeneko existitzen zela badakigu, eta hurrengo mendean garatu zen gehienbat.

Banjoa, Estatu Batuetako beltzek XIX. mendean erabiltzen zuten tresna ezagunena da Ipar Ameriketako musika tradizionalean. Erresonantzia-kutxa zirkularra du, larruz estalia eta lau, bost edo sei soka izan ditzakeen helduleku oso luzeari dago lotuta. Funtsezkoa da country musikan eta jazzean.

Sitarrak, jatorria Indian duena, metalezko soinu delikatua sortzen du, olerkiak adierazteko egokia. Kalabazazko erresonantzia-kutxa eta traste mugikorrak dituen masta du, latorrizkoa edo zilarrezkoa, jotzen duenak eskala lortzeko egokitzen duena. Batzuk erresonantzia-kutxa txiki bat daukate mastaren goiko aldean. Hari-kopurua desberdina izan daiteke, 18 eta 26 bitartean, eta ziarekin sakatzen dira.

Rabela Erdi Haroan barneratu zuten arabiarrek Europan. Gure penintsulan, oso ezaguna da Kantabrian eta Gaztela eta Leonen. Goitik laua da eta sabeldua azpitik, eta gorputza estutzen doa larakoen alderantz. Hiru soka edo hari izan ohi ditu, arku kurbatu oso labur batekin igurzten direnak. Asko erabiltzen zituzten juglareek herriko dantzetan.

Erabili diren piezak Malagako Musikako Museo Interaktibokoak (MIMMA) dira; bisitariaren zentzumenak bildu eta estimulatzeko sortutako espazioa; eta musikaren hasiberriek zein profesionalek gehiago jakiteko ere.