Jaulkipen data: 06 iraila 2012

MICOLOGIA

KONTSULTATU TARIFAK

MICOLOGIA

HISTORIA

Mikologiari eskainitako jaulkipena hiru onddoz osatuta dago: Entoloma Lividum, Amanita Verna eta Calocybe Gambosa.

AMANITA VERNA. Perretxiko hau, zuria eta hilgarria, udaberrian hazten da. Txapel zuria du, 5 eta 10 zentimetro bitartekoa. Hasieran, erdi esferikoa da, baina, erabat garatutakoan, itxura laua hartzen du, lamina zuri estutuekin.Oina luzanga eta fina da: goialdean eraztun bat dauka, eta oinarrian amanita guztiek duten bolba estalgarria.Espainiako estatuan ez da oso ohikoa, eta hosto erorkorren eta hostozabalen basoetan hazten da. Phalloides eta Virosa onddoekin batera, amanita-hirukote hilgarria osatzen du.

ENTOLOMA LIVIDUM. Perretxiko hau engainakorra dela esaten da. Pozoidura eragiten du, eta, gainera, pozoidura gehien eragiten dituztenetako bat da.Txapela marfil, artile edo krema kolorekoa da; eta 20 zentimetrokoa ere izan daiteke. Ateratzen denean globo-itxurakoa da, gero ganbila, profil kurbatuarekin, eta erabat lau ez da inoiz bilakatzen. Laminak horixkak edo izokin-kolorekoak dira. Oina lodia eta zurixka da, eta oinarrian mardula eta sabelduna.Udazkenean hazten dira hariztietan edo pagadietan, zirkulu-itxurako taldeetan edo ilaretan.Calocybe Gambosa perretxikoarekin nahas daiteke, baina Gambosak lamina zuriak ditu, eta udaberrian hazten da.Urdaileko arazo larriak eragiten ditu.

CALOCYBE GAMBOSA. Gaztelaniaz, orokorrean, “seta de San Jorge” esaten zaio, eta Euskadin “perretxiko”. Txapela zuria, artile argiko kolorekoa edo krema da; tamaina 12 zentimetrorainokoa izan daiteke. Hasieran ganbila da, eta ertzak bilduta ditu; geroago, ordea, itxura ia laua hartzen du. Laminak zuriak dira.Oina zuria eta sendoa da, eta luzera aldakorra du.Larreetan elorri zurien edo zuhaixken azpian hazten da udaberrian, eta beti taldeka.Jateko bikaina da, eta, hortaz, oso preziatua.Entoloma Lividum onddo oso toxikoarekin nahasteko arriskua dago, baina Entoloma Lividum udazkenean hazten da.