Jaulkipen data: 05 azaroa 2012

NAVIDAD

KONTSULTATU TARIFAK

NAVIDAD

HISTORIA

Garai guztietako artisten inspirazio-iturria. Gabona margolanetan, eskulturan, literaturan, musikan aurki dezakegu, eta baita zigiluetan ere. Gai horren inguruko lehen segida filatelikoa 1955ean atera zen eta 1959an errepikatu zen. Harez geroztik, eta etenik gabe, urtero ateratzen da segida hori, kristau kultuan Jesusen jaiotza gogorarazten duena.

Antzinatik ospatzen zen Gabonetan solstizioa eta naturaren berpizkundea. Kristau egutegian, Julio I Aita Santuak350 urtean erabaki omen zuen Jesukristoren jaiotza abenduaren 25ean ospatzea. Erdi Aroan, jaia ospatzeko, misterioa antzezten zuten eta artzainen musika-tresnekin batera (adarra, panderoa, txistua eta eltzagorra, esaterako) abesten zituzten Gabonetako abestiak. Gaur egun, gizartean oso finkatuta dago eta alderdi erlijiosoa eta familian egotea nahasten ditu. Bai mendebaldeko herrialdeetan bai ekialdekoetan, ohitura da Gabonetan hiriak kolorez, girlandaz eta apaingarriz janztea.

Bi zigiluk osatzen duten segida Gabonak edo Natibitatea irudikatzen du, iraganeko eta egungo irudi banarekin.

Lehenengo zigiluan Errege Magoen Adorazioaren irudia ikus daiteke, XIII eta XIV mendeko horma-irudia, Salamancako Katedral Zaharreko San Martinen Kaperan edo Olioaren Kaperan dagoena. Katedralaren oinean dago Kapera eta inguruko hormak margo polikromatuz daude apainduta. Hainbat apezpiku daude han lurperatuta, horien artean, Rodrigo Diazekoa, aipaturiko Adorazioaren margolanaren azpian. 1996an, Gabonak segidak Jaiotzari eskaini zion zigilua. Orduan, Salamancako Katedral Zaharraren Elizbarrutiko Museotik ateratako taula gaineko pintura erabili zen eredutzat.

Extremadurako J. Carrero margolariaren lana irudikatu da oraingoan amatasuna eta, haren bitartez, Natibitatea adierazteko. Gabonak modu sinbolikoan adierazteko, ama batek bere semeari ematen dion besarkada babeslea eta beroa irudikatu du egileak.