Jaulkipen data: 08 martxoa 2012

PATRIMONIO NACIONAL. Tapices.

KONTSULTATU TARIFAK

PATRIMONIO NACIONAL. Tapices.

HISTORIA

Tapizak Errenazimentutik XIX. mendera arte oso estimatuak izan ziren, pintura eta eskulturekin batera. Izan ere, tapizen arte-balioari gehitzen zaio apaingarri ezin ederragoak direla.

Espainiako koroaren tapiz-bilduma, ziur asko, munduko tapiz-bilduma garrantzitsuenetariko bat da: bildumak pieza ugari eta serie tematiko osoak ditu, gainera, pieza guztiek aparteko kalitate plastikoa dute, baita egite bikaina ere. Ondare Nazionalaren gaur egungo bilduman jasota dauden oihal asko Flandeskoak dira, gehienak Bruselako manufakturetan eginak, XVI. eta XVII. mende bitartean. Espainiako erregeek eskatu zituzten tapizak, garai hartan Espainia eta Flandes eskualdeek elkarrekiko lotura handia baitzuten.

Tapizak Europako pintore handiek diseinatu eta une hartako tapizgile garrantzitsuenek egin zituzten. Gerardo Peemans tapizgintza-maisua garai hartako (1660 aldera) tapizgile estimatuenetariko bat izan zen. Tapiz anitz egin zituen, besteak beste, Dido-ri eta Eneas-i eskainitako serieak, Historia de la Gran Zenobia (Zenobia handiaren historia) eta El emperador Aureliano (Aureliano enperadorea). Pieza horietako batzuk lehengo seilu-jaulkipenetan jada irudikatu genituen, eta oraingo jaulkipen honetan Matrona y guerrero en una barca (Emagina eta gerlaria txalupa batean) gehitu dugu. Tapiz hori zetaz eta artilezkoa da, eta, lehen aipatu ditugunak bezala, Gerardo Peemansek egin zuen Bruselako manufaktura batean. Era berean, Madrilgo Errege Jauregiko Ondare Nazionalaren bilduman dago.

Orri-blokean tapiz osoa irudikatu da. Irudian emagina eta gerlaria agertzen dira. Emagina txalupan eserita dago, eta gerlaria txalupatik alde egiten ari da, makila edo lantza bati bermatua. V. oihal honen goiko aldea zerrenda batek edertua da, zeinetan lore-motiboak nagusi diren. Atzealdean landare ugari ikusten dira.