Jaulkipen data: 27 otsaila 2012

SERIE BÁSICA S. M. EL REY

KONTSULTATU TARIFAK

SERIE BÁSICA S. M. EL REY

HISTORIA

Juan Carlos I Espainiako Errege egin zutenetik, 1975eko azaroaren 22an, hainbat igorpenetan azaldu da Erregearen irudia, Erreginarena eta Errege Sendiaren kideena. Gehien ateratzen dena Erregearena da, urtez urte. Hori dela eta, aurtengo igorpenetan, Correosek lau zigilu atera ditu Oinarrizko Segida izenpean, haren aurpegiarekin. Betekizuna, ohikoa, posta behar desberdinei erantzuna ematea da.

1850an atera zen Espainiako lehenengo zigiluak Isabel II-ren irudia erreproduzitzen zuen. Harez geroztik, herrialdearen une historikoaren arabera, monarka asko azaldu dira espainiar zigiluetan. Gure herrialdeko zigiluen katalogo handiari erreparatuz gero, honakoak ikus ditzakegu: arestian aipaturiko Isabel II; Amadeo I, 1872; Carlos VII, posta karlistak 1873 eta 1875 bitartean Euskadin, Nafarroan, Katalunian eta Valentzian erabiltzen zuena; Alfontso Xii, 1875etik 1882ko azken igorpena arte; Alfontso XIII, 1889 eta 1899 urteetako igorpenetan oraindik umea zen monarkaren irudia zuena; gero aurpegiaren aldaketa islatzen zuten eta 30eko hasieran Erregearen heldutasuna islatzen zutenak. 1926an Espainiako Gurutze Gorriaren Alde atera ziren baloreetan ere Alfontso XIII, Victoria Eugenia Erregina, Asturiasko Printzea, Cristina eta Beatriz infantak eta Errege Familia osoa ere azaltzen ziren. Espainiako II. Errepublikaren parentesiaren ondoren, eta Francoren Diktadura orokorraren garaia bukatu arte, Monarkia berriro hasi zen espainiar zigiluetan ateratzen, diktadorea 1975ean hil ondoren. Espainiako Erregeak, Juan Carlos I eta Sofia, 1975ko abenduan azaldu ziren lehenengo aldiz, beraz. Gaur arte, monarken bidaiak, Felipe de Borbon Asturiasko Printze izendatu zutenekoa, Nazio Batuetan Erregeak hitz egin zuenekoa, Juan Carlos Erregearen Erregetzaren 25. urtemuga eta Espainiar Konstituzioarena, eta baita Asturiasko Printze eta Printzesaren arteko ezkontzarena Correosen zigiluetan agertu dira.