Jaulkipen data: 12 iraila 2012

VÍAS VERDES. ANTIGUA ESTACIÓN DE ALCAUDETE

KONTSULTATU TARIFAK

VÍAS VERDES. ANTIGUA ESTACIÓN DE ALCAUDETE

HISTORIA

Jaén udal-mugartean, zehazki, Olio Bide Berdea deritzon bidean, Alcaudeteko antzinako tren-geltokia dugu, eta haren irudia jaso da seiluan. Gaur egun, tren-geltoki horrek, dagoneko zerbitzurik ematen ez duenak, aterpe ematen die Bide Berdea bilakatu den trenbide zahar horretan zehar dabiltzan bidari eta zikloturistei.

Jaénetik abiatu eta Kordoba mugakide duen Guadajoz ibaira heldu arte, Olio Bide Berdeak 55 kilometroan aurrera egiten du, paisaia naturalen eta olibadi-zelaien artean. Bidea asfaltoz eta lur trinkoz eginiko zoruan oinarritua dago, eta pertsona guztientzat irekita. Aurrera joan ahala, honako leku hauetatik igarotzen da: Jaén, Torredelcampo, Torredonjimeno, Martos, Vado-Jaén eta Alcaudeteko tren-geltokia (Alcaudete herritik 4 kilometrora). Handik kilometro batzuetara, bideak Kordobako probintzian zehar jarraitzen du; II. Olio Bide Berdea edo Sub-betikoko Bide Berdea deritzon bidean, hain zuzen ere.

Ibilbide ekoturistiko honek XIX. mendean Ferrocarriles Andaluces izeneko enpresak eraiki zuen trenbidearen zati bat hartzen du. Linares (Jaén) herritik abiatuta, Puente Genil herrira heltzen zen, Kordobako Cabra eta Lucena herrietatik igarota. Trenbide horren bitartez, Málagako portura bidaltzen ziren metalurgia eta nekazaritzako produktuak, batez, ere, olioa; hartara, Olio Trena esaten zioten. 1893an inauguratu zutenetik XX. mendearen hasierara arte jarduera bizia izan zuen; hala ere, 1936an, Estatuak esku hartu behar izan zuen, ekonomia-arazoak zituelako. 1969an, Renfe-k proiektu bat aurkeztu zuen, honako hauek proposatzeko: bidaiariei zerbitzu emateari uztea, merkantzia-zerbitzu publikoa kentzea eta Torredonjimeno eta Campo Real herrien arteko tartea eraistea. 1985ean, trenbideko jarduera bertan behera utzi zen.

Hamar urte geroago, Jaéngo probintziako aldundiak martxan jarri zuen antzinako trenbidea berreskuratzeko proiektua. Asmoa trenbidea Bide Berdea bihurtzea zen, eta bertan ekoturismoa praktikatzea. Bide Berdea 2001n inauguratu zuten.