Jaulkipen data: 16 azaroa 2012

XXII CUMBRE IBEROAMERICANA. CADIZ 2012

KONTSULTATU TARIFAK

XXII CUMBRE IBEROAMERICANA. CADIZ 2012

HISTORIA

XXII. Goi Bilera Iberoamerikarra, Cadizen, 2012ko azaroaren 16an eta 17an egina, oroitze aldera, Correosek Goi Bileraren logotipoaren irudia ageri duen seilu bat jaulki du.

Goi Bilera Iberoamerikarrek urtero biltzen dituzte Estatu Iberoamerikarren Erakundeko (OEI) kide diren estatuetako estatuburuak eta gobernuburuak.

Topaketa horiek 1991tik antolatuak izan dira. Izan ere, 1990ean proposatu zen Iberoamerikako estatu guztien arteko bilera bat instituzionalizatzea, haien arteko loturak sendotzeko; beraz, bilerak proposamen horren ondorio dira.

Lehenengo Goi Bilera Guadalajaran (Mexikon) egin zen 1991n, eta hasiera eman zion ekimenari. Hortaz geroztik, Goi Bilera urtero-urtero antolatu izan da, erakundeko kide diren zenbait estatutan. 1992an eta 2005ean egin zen Espainian. 1992ko bileran –Kristobal Kolonek Amerikara egin zuen lehenengo bidaiaren V. mendeurrenean, hain zuzen ere– jorratu ziren gaien artean honako hauek nabarmendu ziren: hitzarmen politikoa; ekonomia, integrazioa eta lankidetza; hezkuntza eta modernizazioa, garapen-programak; eta, azkenik, gizartearen eta giza garapena eta garapen jasangarria. 2005. urtean, garrantzi berezia eman zieten honako bi gai hauei: batetik, emigrazioari; eta, bestetik, Latinoamerikaren eta Europar Batasunaren arteko harremanei.

Goi Bilera bakoitza gai nagusi baten inguruan antolatzen da, eta hauxe izan da Cádizko 2012ko XXII. Goi Bileraren gaia: «Una relación renovada en el Bicentenario de la Constitución de Cádiz» (Harreman berritua Cadizko Konstituzioaren berrehungarren urteurrenean).

Cádizko Goi Bileraren bitartez, Iberoamerikako Komunitatearen elkarrizketa- eta hitzarmen-egiturak ez ezik, integrazio- eta lankidetza egiturak ere sendotu nahi izan dira, helburu hauek lortze aldera: ekonomian eta nazioarteko harremanetan bere eragin garrantzitsua areagotzea; Komunitateak munduko beste alde batzuekin dituen lotura pribilegiatuek eskainitako aukerak baliatzea; eta hazkunde bateratuko prozesuan parte hartzea, herritarren benetako arazoei (ongizatearen, enpleguaren eta gizarte-kohesioaren gainekoei) erantzuteko.