Jaulkipen data: 03 urria 2013

América UPAEP

KONTSULTATU TARIFAK

América UPAEP

HISTORIA

AMERICA UPAEP. Fight Against Discrimination

AMÉRICA UPAEP. Bereizkeriaren aurkako Borroka

Bereizkeria esaten zaio "norbait gutxiesteari arrazarengatik, erlijioarengatik, politika-iritziengatik, etab.". Ildo horretatik, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak hauxe ezartzen du 2. artikuluan: "Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik".

Hala eta guztiz ere, eta nahiz eta Nazio Batuek, nazioarteko erakundeek, gobernuek eta beste erakunde batzuek pertsonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten, oraindik bereizkeriak gertatzen dira munduan eta gizarteetan. Ezaugarri batzuk gizakiei atxikita daude, hau da, aldaezinak dira: esaterako, sorterria, arraza edo larru-kolorea. Beste batzuk, ordea, ikasi egiten dira: adibidez, erlijioa, kultura, ideologia edo gizarte-maila (txiroak eta aberatsak). Azken hauek alda daitezke, eta bereziki landu behar dira, bazterkeria saihestuko badugu. Horren harira, gizartean tolerantzia eta aniztasuna bermatzeko garrantzi handiko zutabe bat hezkuntza da. Gazteei arrazakeriaren, gutxiespenaren, bazterkeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka, sexuen arteko berdintasuna eta eskubideen eta betebeharren berdintasuna irakatsi behar zaizkie. Horrela, gizarte askotarikoa eta dibertsifikatua lortu eta bereizkeria ezabatuko dugu.

Azken urteotan, Europar Batasunak hainbat programa abiarazi ditu bereizkeriaren aurka. Programa horien helburuetako bat herritarrei euren eskubideak eta erantzukizunak jakinaraztea da, bereizkeriari lotutako bidegabekeriak jasaten dituzten pertsonen aldeko neurriak hartzeko.

Zigilua Estudio Jesús Sánchez estudioak diseinatu du, eta honako goiburu hau darama: No des la espalda (Ez eman bizkarra). Irudian emakume gazte bat bizkar emanda dauden pertsonen talde bati begira dago, babes eske.