Jaulkipen data: 21 maiatza 2013

AÑO JUBILAR MARIANO

KONTSULTATU TARIFAK

AÑO JUBILAR MARIANO

HISTORIA

Rocíoko Ama Birjinaren Jubileu-urtea ospatzen da Almonten (Huelva), Ama Birjinaren irudi apaindua agertzen duen zigilu baten igorpenarekin. Andre Mariaren Jubileu-urtea 2012ko abuztuaren eta 2013ko irailaren artean ospatzen da, eta Benedikto XVI.a Aita Santuak deklaratu du.

Jubileua Eliza Katolikoak 1300 urteaz geroztik ospatzen duen ekitaldi erlijiosoa da, non gurtza-toki bateraino erromesaldian joaten baita, zenbait erritu eta eginkizun bete ostean barkamen osoa lortzeko.

Urtero, Mendekoste astelehenean (horregatik, festa aldakorra da) Huelvako Rocío herrian Erromesaldia edo “Rocío Handia” ospatzen da, Rocíoko Ama Birjinari eskainita. Jai erlijioso eta festazko horretan, toki guztietako erromesak biltzen dira.

Andre Mariaren Jubileu-urtearen ospakizunarekin batera, Ama Birjina prozesioan eramaten da Rocío herritik Almonte herrira. Hori zazpi urtean behin egiten da. 15 kilometrotan zehar eta Doñana Eremuko bidetik, almontearrek sorbalden gainean eramaten dute Uso Zuria (hala deitzen diote herritarrek beren zaindariari). Irudia Almonten geratzen da bederatzi hilabetez, Rocíoko ermitara itzuli baino lehen.

Rocíoko Ama Birjina XIII. mende bukaerako tailu osoa da. Brokatu politez eta oihal brodatuz eginiko arropak ditu, biziki xehetasun ederrekin, eta horiekin batera urregintza-apaingarriak ditu, hala nola ilargi-erdia, zetroa eta koroa. Almonte herrira eramaten den urteetan, irudiak bidaia-arropak ditu, Artzain-soineko gisa ezagutzen direnak, hots, kanpai-formako gona eta kapa motza sorbalden gainean. Ilea kiribiletan orraztuta darama, lorez eta zetazko zintaz apaindutako kapelaren azpian. Haurtxoa, ere, artzainez jantzita dago.

Andre Mariaren Jubileu-urtea ekitaldi berezia da, eta balore erlijiosoei Andaluziako alderdi kultural, turistiko eta tradizionalak batzen zaizkio.

Zigilua Manuel Ponce Estudioak diseinatu du.