Jaulkipen data: 11 martxoa 2013

ARTE CONTEMPORÁNEO

KONTSULTATU TARIFAK

ARTE CONTEMPORÁNEO

HISTORIA

Antonio López Mantxako pintore eta eskultorearen obra adierazgarrienetariko lauk osatzen dute Arte Garaikideari eskainitako orri hau.

1936an jaio zen Antonio López, Tomelloson (Cuidad Real). Antonio López Torres bere osaba pintorea zenaren eraginaren ondorioz, oraindik haurra zenean hasi zen margotzen. 1950 eta 1955 bitartean, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen, eta garai hartako beste pintore batzuekin batera Madrilgo Eskola sortu zuen bertan. Madrilen egin zituen bere bakarkako lehenengo erakusketak eta, 1964 eta 1969 bitartean, San Fernandoko Arte Ederren Eskolan Kolore Prestakuntzaren Katedraren irakasle izan zen.

Bere inguruko errealitatea islatzen du eta argazkietan lortzen diren xehetasunen parekoak barneratzen ditu bere lanetan. Madrilgo irudiak, familia-erretratuak eta eguneroko objektuak ditu gogokoen. Lasaitasunez eta ongi pentsatuz margotzen du eta, ondorioz, urteak behar ditu lanak bukatzeko.

Gran Vía, 1974-1981 zigiluak bere margolan ezagunenetariko bat erreproduzitu du. Egileak dioenez, margolana margotu zuen udetan goizean goiz esnatu eta astoa eta margoak hartu eta Gran Vía eta Alcalá kaleak (Madril) banatzen dituen oinezkoen babesgunean jartzen zen, eguneko lehen argiaren zain. Kale bakarti eta isil bat irudikatzen du, eguneko beste orduetan izaten duen builatik aldendua. Bilduma pribatu baten barruan dago.



Lavabo y Espejo, 1967 margolanean, Antonio Lópezek konketa bat irudikatu zuen, bere elementu guztiekin, apala eta gainean duen ispilua barne. Bostoneko (AEB) Museum of Fine Arts delakoan erakusten da.

Azkenik, Casa de Antonio López Torres, 1971-1980 delakoan, bere osabaren etxea irudikatu zuen, zeramikazko zolarekin, ontzitegiarekin, lanpararekin eta atzean beste gela batekin. Sorigué Fundazioarena da (Lleida).

Mundu osoan ezaguna den Antonio Lópezek 1985ean Arteen Asturiasko Printze saria jaso zuen; Madrilgo Hiriaren Urrezko Domina 2010ean, eta Kulturako Vianako Printzea Saria 2012an, besteak beste.