Jaulkipen data: 07 maiatza 2013

CENTENARIOS 2013

KONTSULTATU TARIFAK

CENTENARIOS 2013

HISTORIA

Igorpen honekin ezaugarri desberdineko bi urteurren ospatzen dira, hots: Kanariar Uharteetako Abiazioaren Urteurrena eta Basauriko Baskonia Kirol Elkartearen eta Baskonia Mendi Taldearen urteurrena.

Kanariar Uharteetan aeronautika agertzeak esanahi berezia izan zuen, garraio eta komunikazioetarako bide berri bat ezarri zelako. Ozeano Atlantikoan bete-betean egonik, Kanariar Uharteetako komunikabideak nabigaziora mugatuta zeuden; hori dela eta, abiazioa iristea aurrerapen handia izan zen kanariarrentzat eta uharteen garapen ekonomiko eta sozialerako.

Motoredun aireplano batekin Kanariar Uharteetan egin zen lehen hegaldia 1913ko apirilaren 30ean egin zen. Léonce Garnier pilotu frantsesak eta Jaime Company Escandell aerostero kanariarrak gaur egun Las Palmas de Gran Canaria udalerrian dagoen Llanos de Guanartemen gaitutako pista baten gainetik egin zuten hegan. Hegazkina itsasontziz iritsi zen uhartera eta zurezko egituraz, altzairuzko tuboz eta gomaztatutako ehunaz egindako Bleriot XI hegazkin bat zen. 110 km/h abiadura izatea lortzen zuen. 1919an lehen aldiz iritsi zen Kanariar Uharteetara hegazkin bat soilik bere baliabideak erabiliz: Lefranc ur-hegazkina. Baina 1924ra arte itxaron behar izan zuten Gandoko eremuan lur hartu zuten lehen hegazkinak iristeko. Ehun urte geroago, uharte guztiek dituzte aireportu-azpiegiturak eta Kanariar Uharteak aireportu kopuru handieneko autonomia-erkidegoa dira.

Zigilua Pep Carrió-k diseinatu du eta jatorrizko aireplanoaren hegaldia erreproduzitzen du.

1913an Basaurin Baskonia Kirol Elkartea sortu zen, futbola, mendizaletasuna, atletismoa eta igeriketa barne hartzen zituena. Kirol horien artean, lehen biek biziraun dute. Mendi-atalean, Baskonia Mendi Taldea jarduera Gerra Zibilean eten zuen klub garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zen. 1953tik aurrera berpiztu egin zen, Himalayan, Andeetan, Alpeetan, Euskal Herriko mendietan eta Iberiar Penintsulako mendietan espedizioak gauzatu dituzten mendizale-belaunaldi berriekin.

Basauriko Baskonia Kirol Elkarteko futbol-taldea, ehun urte beteak dituena Bilboko Athletic Kluben filiala da, eta Athletic-en harrobia osatzen duen kateko maila bat gehiago da. Diziplinaz eta konstantziaz, mende batez jardun du eta 1950eko hamarkadan bizi izan zuen bere aro gailena, Bigarren Mailan jokatu zuenean.