Jaulkipen data: 08 apirila 2013

CINE ESPAÑOL

KONTSULTATU TARIFAK

CINE ESPAÑOL

HISTORIA

Hiru zigilu dituen orri-blokeak, zinemagintzako zuzendariei eta aktoreei eskainia, osatzen du Espainiar zinema seriea.

Rafael Gil (Madril, 1913-1986) oso gaztetan hasi zen zinema kritikari gisa, egunkarietan, aldizkarietan eta irratian. 1941ean zuzendu zuen bere lehenengo filma: El hombre que se quido matar, eta 1943an lortu zuen zinema karrerako lehen arrakasta, Huella de Luz filmarekin. Hamarkada horretan oso ezagunak ziren lanen moldaerak filmatu zituen, besteak beste: Eloisa está debajo de un almendro, El Clavo edo Don Quijote de la Mancha. 1952az geroztik, garai hartan bogan zeuden erlijio-filmak zuzendu zituen: La Señora de Fátima, La Guerra de Dios y El Beso de Judas, zeinarekin Veneziako Zinemaldian, Donostikoan eta New Yorkeko Kritika sariak irabazi zituen behin baino gehiagotan. 1960 eta 1970 hamarkadetan, moldaera literarioak zuzendu zituen berriro. Garai hartakoak dira: Siega verde, Nada menos que todo un hombre eta La duda. Espainiako zinemaren zuzendari garrantzitsuetako bat izan zen bere 69 filmei esker.

Fernando Fernán Gómez polifazetikoa (Lima, 1921-Madril, 2007) aktorea, idazlea eta zine-zuzendaria izan zen. 1940ko hamarkadan hasi zen antzezten, besteak beste honako filmetan: Domingo de Carnaval eta Botón de ancla. Urteak joan ahala, hobetzen joan zen bere karrera eta garaiko zuzendaririk onenekin egin zuen lan, besteak beste, honako filmetan: El espíritu de la colmena; Mamá cumple cien años; El abuelo edo La lengua de las mariposas. 30 film baino gehiago zuzendu zituen, ezagunenen artean: El viaje a ninguna parte eta ia 170 filmetan antzeztu zuen. Lortu zituen sarien artean hainbat Goya, Berlingo Urrezko Hartza eta Arte Ederren Asturiasko Printzea daude. Espainiako Errege Akademian (RAE) sartu zen aktore bakarra da.

Tony Leblanc, Ignacio Fernández Sánchez-en izen artistikoa (Madril, 1922-Villaviciosa de Odón, Madril, 2012), aktorea eta umorista izan zen. 1944an, Celia Gámezen Konpainian egin zuen debuta eta, handik urte batera, zineman, Los últimos de Filipinas filmean. 1955az geroztik izar bihurtu zen honako filmei esker: El Tigre de Chamberí; El día de los enamorados edo Las chicas de la Cruz Roja, eta bitartean telebistan umorea egiten zuen. 1975ean zinea utzi ondoren, Santiago Segura zuzendariak Torrente (1998) filmean sartu zuen, eta Aktorerik Onenaren Goya eman zioten lan harengatik. 2001az geroztik, TVE-ren serie batean hartu zuen parte: Cuéntame cómo pasó, non Cervan kioskoko saltzaile maitagarriaren papera antzezten zuen.