Jaulkipen data: 15 martxoa 2013

COCHES DE EPOCA

KONTSULTATU TARIFAK

COCHES DE EPOCA

HISTORIA

Hainbat marka eta fabrikatzaileren Antzinako autoek osatzen dute bloke-orri hau. Autoaren historian garai bat markatu zuten eta egun bildumagileen xede diren hainbat modelo aurki ditzakegu bertan.

1881ean hasten da jatorri alemana duen Mercedes-Benz konpainiaren historia, Daimler eta Benz ingeniariek, bakoitzak bere aldetik autoentzako barne-errekuntzako motorra asmatu zutenean. 1886an, lehenengo autoa sortu zuten motor harekin. Hainbat urtetan, Daimler eta Benz aurkariak izan ziren, baina 1926an elkartu eta Daimler-Benz sortu eta Mercedes-Benz markako autoak eta kamioiak egiten hasi ziren. Konpainia horren bereizgarri kalitatea eta diseinuan artea aplikatzea dira. Gainera, beti erabili dituzte teknologia aurreratuenak.

Zigiluan 1962ko Mercedes-Benz 190 bat irudikatu da. Mota horretako hainbat modelo fabrikatu ziren, batzuk kabrioletak.

Citroën 2CV, “Bi zaldi” esaten zaiona, Parisen 1948an ospatu zen Autoen Erakusketan aurkeztu zen. Landarako ibilgailu gisa sortu zen, baina gazteentzako eta ozarrentzako autoa bilakatu zen. Olanazko sabaia zuen autoak, kabrioleta eta kontsumo txikikoa, mundu osoko herrialdeetan harrera oso ona izan zuen. Espainian 1959an hasi zen hura muntatzen, Vigoko fabrikan. Portugalen fabrikatu zen, aldiz, azken 2CV-a, 1990ean.

Volkswagen kakalardoa, hau da, Volkswagen 1 edo Volkswagen Sedan delakoa, 1938tik 2003 arte ekoiztu du Alemaniako enpresak. Auto merkea, mekanika oso sinplea duena, laurentzako lekua eta motorra atzealdean. Gazteei zuzendutakoa zenez, 1960ko hamarkadan hainbat marrazki eta kolore bizirekin margotu ziren. Egun, mundu osoan jarraitzaile ugari ditu.

SEAT 1500 1963an eman zen ezagutzera, Bartzelonako erakustazokan. Urte horretan hasi zen bere ekoizpena, 1972 arte. Erosoa, handia eta dotorea, oso harrera ona izan zuen eta taxi-gidarien modelo gogokoena bilakatu zen. SEAT espainiar enpresak fabrikatu zuen italiar FIAT markaren lizentziarekin.

Zigiluetako azken hiru irudiak Hervásen (Cáceres) dagoen Motorraren eta Auto Klasikoen Museoak (MMC) laga dizkigu.