Jaulkipen data: 11 urtarrila 2013

Deportes 2013: Balonmano

KONTSULTATU TARIFAK

Deportes 2013: Balonmano

HISTORIA

Eskubaloiaren kirol historian lehenengo aldiz ospatuko da Espainian Gizonezkoen Eskubaloiko Munduko Txapelketa, goi mailako lehiaketa. Kirolak serieko seilu hau eskainiko zaio hari.

Eskubaloiko Nazioarteko Federazioak (IHF) eta Eskubaloiko Espainiako Errege Federazioak antolatu du Gizonezkoen Eskubaloiko Munduko XXIII. Txapelketa. 2013ko urtarrilaren 11 eta 27 bitartean ospatuko da Espainiako sei hiritan, eta mundu osoko 24 selekziok hartuko dute bertan parte.

Gizonezkoen Eskubaloiko Munduko lehenengo Txapelketa Alemanian ospatu zen 1938an. Lehenengo topaketa honetan, lau selekziok hartu zuten parte: Alemania, Danimarka, Suedia eta Austria, eta Alemaniak irabazi zuen.

Txapelketa eten egin zen Munduko II Gerrarekin, eta 1954an, Suedian lehiatu zen Gizonezkoen Eskubaloiko Munduko 2. Txapelketa. Orduan, ze selekzio lehiatu ziren azken fasean, eta Suedia izan zen garaile.

Danimarkan, 1978an ospatu zen Munduko IX. Txapelketan, Espainiak lehenengo aldiz hartu zuen parte azken fasean.

1993az geroztik, txapelketa bi urtetan behin lehiatzen da, beti urte bakoitietan. Espainiak urrezko lehenengo domina 2005eko Tunisiako topaketetan lortu zuen. 2011n, Suedian, brontzezkoa irabazi zuen.

Eskubaloiko Munduko Txapelketa da nazioko selekzioen artean ospatzen den lehiaketetatik garrantzitsuena. Gizonezkoen Txapelketa 1938an hasi zen ospatzen, baina emakumezkoena 1957an, ordea.

Eskubaloia oso ospetsua egin zen Alemanian eta herrialde nordikoetan XX. mendearen hasieran. Hasieran, arauak eta jolasteko modua oso desberdinak ziren gaur egungoekin alderatuta. Horrela, partidak aire librean jokatzen ziren, futbol zelaietan, eta 11 jokalari zituzten taldeek. Beranduago, pista estalian hasi ziren jolasten, zazpi jokalarirekin, gaur egun bezala.

Zigiluan bi jokalariren jauzia eta defentsa irudikatu da, eta honakoa dator idatzita: Espainia, Gizonezkoen Eskubaloiko Munduko 23. Txapelketaren egoitza