Jaulkipen data: 12 azaroa 2013

Deportes para todos

KONTSULTATU TARIFAK

Deportes para todos

HISTORIA

KIROLA GUZTIONTZAT

Herri-lasterketetarako fisikoki prestatzen hasteko, pixkanakako entrenamendua egin behar da, hau da, trostatik –korrika lasaia da, hitz egiteko aukera ere ematen du, eta pultsua egonkor dago– erritmo bizira arteko faseak daude, eta azken horretan pultsua maila handienera iristen da. Korrikan ondo egiteko eta teknika hobetzeko, hasieratik gorputz-jarrera ona izatea kontuan izateko jarraibideetako bat da; hau da, enborra ondo lerrokatua, tinkoa eta erlaxatua baldin badago, energia errazago bideratuko da beherantz. Era berean, garrantzitsua da pausoaren zama oinaren erdialdearen gainean jartzea, orpoa erabili gabe: batetik, inertziari laguntzen diolako, eta, bestetik, gorputza aurrerantz bultzatzen duelako. Gaur egun, kirol hau gero eta pertsona gehiagok, adin guztietakoek, praktikatzen dute, eta, gainera, haietako askok antolatzen diren txapelketetan parte hartzen dute.