Jaulkipen data: 09 uztaila 2013

DEPORTES. XXIII CAMPEONATO DEL MUNDO DE BALONMANO MASCULINO

KONTSULTATU TARIFAK

DEPORTES. XXIII CAMPEONATO DEL MUNDO DE BALONMANO MASCULINO

HISTORIA

Urtarrilean zigilu bat jaulki zen, 23. Gizonezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza Espainia izatea ospatzeko. Hilabete batzuk pasa ondoren, beste jaulkipen bat zirkularazi dugu Kirolak izeneko sailaren barruan, eta berriro munduko txapeldunei eskainita dago, zehazki, Espainiako Eskubaloi Selekzioari.

Jaulkipenak bloke-orri bat dauka, eta argazkian Espainiako taldea, txapeldunen domina harro erakusten dagoela, agertzen da. Zigiluan selekzioaren baloia altxatzen ari den esku bat ikus daiteke, baita XXIII. Gizonezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketa dioen inskripzioa ere.

2013ko urtarrilaren 27an, Gizonezkoen Eskubaloi Selekzioa munduko txapeldun hautatu zuten modalitate horren 23. edizioan. Azken partida Espainiako taldearen eta Danimarkako taldearen artean jokatu zen; eta emaitza 35-19 izan zen, Espainiako taldea irabazle. Hori izan da, hain zuzen ere, horrelako final batean lortu den puntu-alderik handiena.

Partida Bartzelonako Palau Sant Jordi pabiloian jokatu zuten, bertan zeuden 14.000 ikusleren aurrean; eta ia hiru milioi eta erdi ikuslek ikusi zuten partida telebistan. Gogoangarritzat hartu den partida horretan Espainiako selekzioak taldeko jokoa, adiskidetasunean, tekniketan eta kiroltasunean oinarritua, modu nabarmenean erakutsi zuen.

Horri esker, Espainiako taldeak munduko eskubaloi txapelketa batean bigarren aldiz eskuratu zuen txapeldun titulua. Lehenengo aldiz Tunisen irabazi zuen, 2005. urtean. 2011ko Munduko Txapelketan, Suedian, brontzezko domina lortu zuen. Titulu horiekin batera, bere palmaresean Espainiako Eskubaloi Selekzioak brontzezko hiru domina gehiago ere badauzka, honako Joko Olinpiko hauetan irabazita: Atlantakoetan (1996an), Sidneykoetan (2000n) eta Pekingoetan (2008an). Ildo horretatik, Europako txapelketetan zilarrezko hiru domina eta brontzezko domina bat irabazi ditu.

Espainiako taldeak garaipen hori lortu ondoren, selekzioko jokalariei Joan Karlos I.a erregeak harrera egin zien Zarzuelako Jauregian (Madrilen). Bertan Kirol Merituari eskainitako Zilarrezko Domina eman zien.