Jaulkipen data: 22 otsaila 2013

Dia de la igualdad salarial

KONTSULTATU TARIFAK

Dia de la igualdad salarial

HISTORIA

Emakume eta gizonen soldata-berdintasunaren aldeko nazioarteko eguna dela eta, Gizabidezko Balioei eskainitako seriearen barruan igorri dugu zigilu autoitsaskor hau. Zigiluak azpimarratzen du soldata ordaintzerakoan emakumeei egiten zaien diskriminazioa.

Europar Batasuneko datuek diotenez, gizonei baino gutxiago ordaintzen zaie emakumeei; eta zein herrialde den, nabarmen aldatzen da ehunekoa. Hori dela eta, Europako Legebiltzarrak erabaki du otsailaren 22a Emakume eta gizonen soldata-berdintasunaren aldeko europar egun izendatzea, herritarrak kontzientzatzeko soldata-ezberdintasunez. Eta nazioarteko esparrura zabaldu da aldarrikapena. Egun horrek gogoraziko du zenbat egun gehiago lan egin beharko luketen emakumeek, gizonek jasotzen duten soldata-kopurura iristeko; bestela esanda, urte amaieran, abenduaren 31n, gizonek kobratzen duten kopurura heltzeko, otsailaren 22ra arte lan egin beharko lukete emakumeek.

Soldata-ezberdintasunak gertatzen dira, hainbat faktore direla eta: esaterako, zuzeneko diskriminazioa, hau da, kasu batzuetan lanpostu berean emakumeei baino gehiago ordaintze zaie gizonei; lana gutxiestea, hots, gaitasun, prestakuntza eta eskarmentu berberak eskatzen dituzten behar batzuk gutxietsita daude, emakumeek egiten dituztenean; eta lan-merkatuko bereizketa, gizonek eta emakumeek lanpostu-mota ezberdinak egiteko joera izan ohi dutelako. Beste faktore batzuen artean, tradizioa eta estereotipoak ditugu. Hezkuntzako prestakuntza dela, familia eta lana bateratu beharra dela, genero batak eta besteak garapen profesional desberdina izaten dute. Azkenik, emakumeek zailtasun handiagoak izaten dituzte lana eta familia bateratzeko, etxeko lanak ez daude zuzen banatuta, eta mendeko seme-alabak dituzten emakumeen enplegu-tasa gizonena baino txikiagoa da.

Soldatari dagokionez, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna ezabatuko balitz, azterlan batzuek diotenaren arabera, honako hauek izango lirateke ondorioak: zuzentasun eta berdintasun handiagoko jendartea sortzea, kalitatezko lanpostu gehiago eratzea, enpresei eta langileei onurak ekartzea eta helegite- eta erreklamazio-kopuruak behera egitea.