Jaulkipen data: 27 ekaina 2013

DÍA DE LAS VÍCTIMAS DEL TERRORISMO

KONTSULTATU TARIFAK

DÍA DE LAS VÍCTIMAS DEL TERRORISMO

HISTORIA

2010. urtean, indar politiko guztiek Diputatuen Kongresuaren osoko bilkuran aho batez erabaki zuten Terrorismoaren Biktimen aldeko Eguna ekainaren 27an ezartzea. Oroitzapen horrekin bat eginda, filateliak terrorismoa gaitzetsi eta biktimen alde egiten duela erakusteko zigilu bat jaulki du.

Izan ere, gaur egun, munduko gizarteei eragiten dizkien arazo larrienetako bat terrorismoa da. Ideologia dela, politika dela, arraza dela, erlijioa dela edo beste arrazoi-mota batzuk direla eta, zoritxarrez, ez dago terrorismoaren arriskutik kanpo dagoen gizarterik. Hori horrela, bai herrialde demokratiko eta baketsuenetan, bai indarkeria-une latzenak bizi izaten ari diren herrialdeetan, terrorismoak bereizi gabe eragin die herritarrei.

Gizarte demokratikoek aske eta bakean bizitzeko desioa ezaugarri dute; eta terrorismoa, ordea, indarkeriaren, gorrotoaren, fanatismoaren eta zentzugabekeriaren adierazpenik handiena da. Hortaz, terrorismoa bateraezina da, bai zuzenbidezko estatuarekin, bai pertsonen oinarrizko askatasunei eta eskubideei sor zaien ezinbesteko errespetuarekin. Terrorismoaren aurkako borroka arauzko bideen, justiziaren ekintzaren eta nazioarteko kooperazioaren bitartez bideratzen da; eta herritarrek aho batez gaitzesten dute. Ildo horretatik, Juan Carlos erregeak hauxe adierazi du: "Terrorismoaren zigorra zuzenbidezko estatuko baliabide guztiak erabiliz amaitzea ezinbesteko lehentasuna da: aske eta era demokratikoan bizi nahi duten herrialde guztietan ezin dira terrorismoaren atentatuak, beldurraraztea eta xantaiak onartu".

Terrorismoak biktimei eta haien familiei eragiteaz gain, estatu osoari ere eragiten dio, beldurrezko eta segurtasunik gabeko giroa sortzen baitu.

Terrorismoaren Biktimen aldeko Egunak bizitza edo eskubideak galdu zituzten pertsona guztiei omenaldi egin nahi die. Era berean, bizirik irauten dutenei gogorarazten die ez daudela bakarrik, Gobernuaren eta gizartearen babesa badutela.

Eskuak altxatuta “Aski da” adierazteko eta terrorismoari “Ezetz” esateko keinu unibertsala irudikaturik dago zigiluan. Lucinda Morrissey-k diseinatu du.