Jaulkipen data: 05 urria 2013

Efemérides

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides

HISTORIA

Loteria ausazko joko ezagunenetako bat da, eta Estatuak babestu duen zaharrena. Espainian 1763an ezarri zen, Karlos III.aren erregealdian. Hori dela eta, Estatuko Loterien eta Apustuen 250. Urteurrena ospatzeko, bonbo birakari bereizgarriaren irudia duen zigilu bat igorri da.

Loteria Primitiboaren eta Loteria Moderno edo Nazionalaren zozketak 1862ra arte egin ziren, 1862an Loteria Primitiboa bertan behera utzi baitzen. 1985ean, ordea, Loteria Primitiboa berriro ezarri zen, eta gaur egun arrakasta handia dauka.

Urteak joan ahala, pixkanaka ez-ohiko zozketak gehitu ziren, eta garrantzitsuenak Gabonetako eta Erregeetako zozketak dira. Horrez gain, une jakin batzuetan, hiriak berreraikitzeko, erakusketak antolatzeko edo gizarte-laguntzak biltzeko zozketak ere antolatu dira.Horren harira, Gurutze Gorriaren aldeko lehenengo zozketa 1924an antolatu zen.

Estatuak gaur egun antolatzen dituen beste joko edo apustu batzuk honako hauek dira besteak beste: La Bonoloto, Euromillones, El Gordo de la Primitiva eta La Quiniela.