Jaulkipen data: 11 ekaina 2013

EFEMÉRIDES 2013 .CREACIÓN DE LA INSPECCIÓN DE LOS SERVICIOS DE LA HACIENDA PÚBLICA

KONTSULTATU TARIFAK

EFEMÉRIDES 2013 .CREACIÓN DE LA INSPECCIÓN DE LOS SERVICIOS DE LA HACIENDA PÚBLICA

HISTORIA

XIX. mendeko azken herenean, Estatuko Administrazioko kidego berria sortu zen, zehazki, Herri Ogasuneko Zerbitzuen Ikuskaritza. Efemerideei buruzko zigilu hau kidego berri horri buruzkoa da, hain zuzen ere.

Herri Ogasuneko Zerbitzuen Ikuskaritza Ogasun Ministerioari atxikita dago. Ogasun Ministerioa borboitarren administrazioak eratu zuen XVIII. mendean, Austriako etxearen erregealdian koroaren finantza-sistemak izan zuen krisi larria arintzeko asmoz.

XVIII. mendean gizartean eta politikan egin ziren aldaketak finkatzeko, beharrezkoa zen finantza-sistema sendoa izatea. Horregatik, bide hori garatzeari ekin zioten, eta egitasmoak mende osoa iraun zuen.

Ogasun Ministerioaren antolaketa-ordenari jarraituta, Ogasuneko Zerbitzuen Ikuskaritza 1845ean egindako erreforman sortu zela ondorioztatzen da. Herri Ogasuneko Zerbitzuen Ikuskaritza, ordea, 1881ean eratu zen, probintziako ekonomia-kudeaketa hobetzeko tresna gisa. Berehalako ondorioa Ogasunaren ordezkaritzak sortzea izan zen.

Gaur egun, Herri Ogasuneko ikuskatzaileen funtzioak zergen eta finantzen ikuskaritzari dagozkion alde guztiei lotuta daude, pertsona- zein enpresa-esparruetan. Funtzionario horiek Ogasun Ministerioko kideak dira, eta Zerbitzu Zentraletan edo Lurralde Zerbitzuetan egiten dute lan.

Herri Ogasuneko Ikuskaritza Orokorrak igorritako administrazio-agiri publikoak baliozkotzeko, garai hartan erabiltzen zen tinta-molde baten irudia jaso da zigiluan, eta 1881ekoa da.