Jaulkipen data: 05 azaroa 2013

Efemérides. 75 Cumpleaños de SS.MM. los Reyes de España

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 75 Cumpleaños de SS.MM. los Reyes de España

HISTORIA

EFEMERIDEAK

Joan Karlos Borboikoa eta Sofia Greziakoa, hogeita hamazazpi urte geroago Espainiako errege-erregina izango zirenak, 1938an jaio ziren, bata bestea baino hamar hilabete geroago. Beroien Maiestate Espainiako Errege eta Erreginaren 75 Urteurrenari omenaldi egiteko, Madrilgo Errege Jauregiaren irudia, erregearen armarriaren irudia eta monarken erretratua biltzen dituen bloke-orri bat igorri da.

Joan Karlos I.a erregea Joan Borboi Battenberg-ekoaren eta Maria Mercedes Borboi Orléans-ekoaren semea da, eta urtarrilaren 5ean jaio zen Erroman (Italian); izan ere, han bizi zen Errege Familia, Errepublika 1931n aldarrikatu eta gero. Bere aitaren berariazko nahia izan zenez, Joan Karlos jaunak prestakuntza akademikoa nagusiki Espainian egin zuen. 1955ean, hiru Armadetako Akademia eta Eskola Militarretan ikasten hasi zen, eta geroago, Zuzenbide Politikoaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen, Ekonomiaren eta Ogasun Publikoaren ikasketak egin zituen.

1975eko azaroaren 22an, Joan Karlos jauna errege izendatu zuten eta Gorteetan lehen hitzaldia eman zuen, bere erregealdiaren oinarrizko ideiak aditzera emateko: demokrazia berrezartzea eta espainiar guztien erregea izatea, salbuespenik gabe. Profil europarra du, estilo berri bat bultzatu du Iberoamerikako harremanetan, Espainiako eta atzerriko ospe handiko hogeita hamar unibertsitatek

Sofia andrea, Espainiako erregina, Paulo I.a eta Federika Greziako errege eta erreginaren alaba da, eta 1938ko azaroaren 2an Atenasen jaio zen (Grezian). Bigarren Mundu Gerran bere familiak erbesteratu behar izan zuen; horregatik, Sofia andreak bere haurtzaroaren zati handi bat Egipton eta Hegoafrikan eman zuen. 1946an, Greziara itzuli zen eta Atenasko barnetegi aleman batean bukatu zituen ikasketak. Puerikulturan, Musikan eta Arkeologian espezializatu zen. Erregina gisa dituen eginkizunetan, besteak beste, ekitaldi ofizialetan eta instituzionaletan parte hartzen du, eta arreta handia ematen die gizarte-jarduerei eta emakumeen garapena bultzatzen duten nazioarteko egitasmoei.

Espainiako errege-erregina 1962ko maiatzaren 14an ezkondu ziren Atenasko Katedralean. Hiru seme-alaba dituzte: Elena eta Kristina infantak eta Filipe printzea.