Jaulkipen data: 22 otsaila 2013

Instrumentos Musicales

KONTSULTATU TARIFAK

Instrumentos Musicales

HISTORIA

Bai orkestra filarmonika handienetan, bai herriko folklorean parte hartzen duten musika-tresna anitzen artean perkusiozko musika-tresnak ditugu. Gehien ezagutzen direnetako bost musika-tresna irudiztatu ditugu zigilu autoitsaskorreko serie honetan.

Danborra aspaldidanik izan da musika-tresna ezagunenetako bat. Jatorriz Indiakoa omen da, eta handik beste kontinente batzuetara zabaldu zen. Egiptoko, Asiriako eta Greziako monumentuetan irudikatuta dago. Zilindro-itxurako erresonantzia-kutxa bat dauka, eta oinarri biak mintzez estalita ditu. Eskuz, zotzez edo makilez jotzen dute musikariek. Infanteria-armadetan oso erabilia izan da.

Panderetak bi aro gainjarrita ditu, eta aro horiek sonailuak edo kaskabiloak dituzte. Panderetaren alde bat larru lisoz eta lisatuz dago estalita. Mota askotariko tamainak eta larru-dekorazioak izaten dituzte. Pandereta jotzeko, musikariek atzamar bat edo bi pasatzen dituzte estalitako aldetik, edo esku osoz kolpekatzen dute.

Kriskitinek itxura konkabo bi erdi dituzte, egurrezkoak. Eta erdi biak kordoi batek lotzen ditu goiko aldean. Kriskitinak jotzeko, erpuruari edo hatz luzeari lotu behar zaio kordoia. Historiaurreko herrietan sortu omen ziren, eta Espainian izan dute bilakaera handiena, musika-tresna nazionala bihurtu baitira. Espainiako dantzan, jota- eta folklore-dantzetan jotzen dira; eta badaude nazioartean ospetsuak diren kriskitin-kontzertistak.

Txindatak perkusiozko musika-tresnak dira, eta zirkulu-formako xafla metalikoak dituzte. Xaflaren erdian zulo bat dute, eta zulo horretatik sartzen dira txindatei eusteko uhalak edo txindatak finkatzeko euskarria. Binakako edo talka-txindatak izan daitezke, eta elkarren artean talka egitean ateratzen dute soinua. Bestela, tresna-bateriaren barnean ere aurki ditzakegu. Ohikoak dira Turkiako folklorean. Wagner eta Berlioz musikariek, besteak beste, orkestra modernoan sartu zituzten txindatak, eta ondorioz, soinu-efektu berriak sortu ziren. Musika garaikidean baterietan jotzen dituzte musikariek. Jazz-, rock- eta salsa-estiloko musikan entzuten dira, beste genero batzuen artean.

Tinbalak esferaerdiko kutxa bat dauka, mintz batez estalita. Mintz hori tenkatzen dute kutxa ixten duten giltza batzuek, eta horren ondorioz, nota erabat musikala sortzen da. Antzinatik helburu militarrak izan zituzten, eta Frantziako, Alemaniako eta Errusiako zalditerian erabili ziren. XVII. mendean orkestretan erabili zituzten lehenengoz. Bilakaera handiena Beethovenen eskutik heldu zen, XIX. mendean, tinbalari banakako musikaltasuna aitortu baitzion. 1960ko hamarkadan musika modernoan ere gehitu ziren.