Jaulkipen data: 08 urria 2013

Micología

KONTSULTATU TARIFAK

Micología

HISTORIA

MIKOLOGIARI

Morfologia eta gastronomia aldetik oso ezberdinak diren hiru perretxikok osatzen dute mikologiari buruzko 2013. urteko igorpen hau:

AGARICUS XANTODERMUS, MARASMIUS OREADES ETA AMANITA PANTHERINA.

AGARICUS XANTODERMUS.- Perretxiko honen kapelak 6 eta 12 zentimetro bitarteko diametroa dauka. Hasieran, kono baten enbor-itxura du, baina pixkanaka irekiz doa, ia laua izan arte. Zuria da, eta batzuetan tonu grisaxkak ditu. Igurtziz gero, hori koloreko bihurtzen da. Xaflak arrosa argiak dira hasieran,eta marroi bilakatzen dira.

Oina 5 eta 12 zentimetro bitartekoa izan daiteke; zuria da, eta mintzezko eraztuna dauka. Zelaietan udazkenean hazten da, zirkuluak eta ilarak osatuz.

Perretxiko hau toxikoa da, eta jateko barrengorriekin oker nahas daiteke; hala ere, igurtzian hartzen duen kolore horiak eta bere usain desatseginak bereizten dituzte perretxiko hau eta barrengorriak. Perretxiko hau jaten bada, hesteetako eta urdaileko nahasmenduak eragiten ditu.

MARASMIUS OREADES.- Perretxiko honi senderuela edo ankaluze ere esaten zaio. Bere kapelaren diametroa 2 eta 6 zentimetro bitartekoa da. Hasieran, esferaerdiko itxura du, eta aurrerago laua da. Okre-krema kolorekoa da, eta erdian titi-itxura dauka. Xaflak lodiak dira, eta haien artean tarteak daude. Oina luzea, kolore berekoa, mehea eta zaila da; nekez apurtzen da eta bere luzera 10 zentimetroraino irits daiteke. Zelaietan udazkenean eta udaberrian hazten da, eta alez beteriko multzoak eta ilarak osatzen dira. Jangaia da, eta kalitate handia du. Antzekoa den beste perretxiko batekin nahas daiteke: marasmins collinus perretxikoarekin eta, gainera, azken hau toxikoa da. Dena den, perretxiko-mota horiek bereiz daitezke: batetik, marasmins collinus perretxikoaren oina hauskorra delako; eta, bestetik, bere xaflek itxura trinkoagoa dutelako.

AMANITA PANTHERINA.- AMANITA PANTERA izenez ere ezagutzen da. Perretxiko lerdena eta ederra izan arren, pozoitsua da.

Kapelaren itxura konbexua da hasieran, baina bilakatuz doa, itxura laua hartu arte. Bere diametroa 10 eta 12 zentimetroraino irits daiteke, eta kolorea okre-marroi bitartekoa da. Hazi aurretik perretxikoa estaltzen zuen BOLBAren hondarrak, zuri kolorekoak, elur-malutak izango balira bezala, gainean ditu.

Xaflek itxura trinkoa dute, eta zuriak dira. Oina ere lerdena eta zuria da; eta bere luzera 15 zentimetroraino irits daiteke. Behealdean eraztun bat dauka, eta oinaren oinarria bolba biribil batek estaltzen du. Udan eta udazkenean haritz-basoetan eta pagadietan hazten da; hala ere, batzuetan konifero-basoetan era aurki dezakegu.

Jaten bada, intoxikazio larriak eragiten ditu. Beste lanperna batzuekin nahas daiteke, hala nola, MUSCARIA, RUBESCENS edo SPISSA lanpernekin.