Jaulkipen data: 25 apirila 2013

PATRIMONIO NACIONAL. Tapices.- 2013

KONTSULTATU TARIFAK

PATRIMONIO NACIONAL. Tapices.- 2013

HISTORIA

Koroak laga dituen eta Estatuaren titulartasuna duten ondareak zaintzeko, kudeatzeko eta administratzeko ardura duen erakundea Ondare Nazionala da. Eta Ondare Nazionala osatzen duten artelan historiko eta artistikoen artean Zenobiaren eta Odotanoren ezkontza izeneko tapiza dugu.

Zenobiaren eta Odotanoren ezkontza izeneko tapiz hori Bruselan, 1660. urtearen inguruan egin zuten zetaz eta artilez, zehazki, Gerardo Peemans-en lantegian. III. mendeko pertsonaia horiek tapizaren erdian agertzen dira, eskutik helduta. Gaur egun Sirian dagoen Palmira hiriko errege izan zen Odonato. Odonatok bigarren emazte hartu zuen Zenobia. Senarra hil zuten ondoren, Zenobiak agintea hartu eta Palmirako inperioa fundatu zuen.

Tapiz osoa edertzen dute alboko lore-girlandek eta kerubinekin gurutzatu egiten diren fruituek. Goiko zerrendan honako inskripzio hau dago idatzita: Nubit Odonato / Regina Zenobia / Mater Afirmatis / Foedus Iungit Utrique Manum. Beheko zerrenda girlandaz, txoriz eta koral-adarrez apainduta dago. Horiekin batera, tapizaren ezkerraldean apaiz bat ere ikus dezakegu sakrifizio bat eskaintzen dagoela; eta eskuinaldean emakume gazteen talde bat dago, ugaritasunaren adarrari helduta. Bruselako tapizak 1528tik aurrera sinatzen hasi ziren egileak, iruzurrezko imitazioei aurre egiteko.

Tapizaren historia ehunaren historiari dago lotuta, eta antzinatik ezagutzen dugu. Tapizen helburua hutsik zeuden hormak dekorazio-ehunekin estaltzea zen; eta aldi berean hotzetik babesten zituzten. Irudikatzen ziren eszenak oso anitzak ziren, baita askotariko gaiei buruzkoak ere: mitologia, erlijioa, ikur heraldikoak, landareak, animaliak, aitoren seme-alabak; eta beste batzuk eguneroko bizitzako pasadizoei buruzko artelan oso zehatzak ziren.

Tapiz bertikalak egin nahi direnean, irazki-hari altuak erabiltzen dira; eta tapiz horizontalak egiteko, ordea, irazki-hari baxuak. Kasu batean eta bestean, ehuleek alderantzitik lan egiten dute, artistak diseinatutako kartoiari jarraituz. Erabilitako materialak garaien arabera aldatzen dira. Hori horrela, lehen artilea, zeta, urrezko eta zilarrezko hariak erabiltzeko ohitura zegoen; gaur egun, ordea, berrikuntza ugari gehitu dira, materialei eta teknikari dagokienez.

Deskribatu dugun tapiza Madrilgo Errege Jauregian dago; izan ere, bertan ehun-gaien bilduma oso handia dago gordeta.