Jaulkipen data: 13 ekaina 2013

PERSONAJES 2013. Emilio Aragón. Miliki.

KONTSULTATU TARIFAK

PERSONAJES 2013. Emilio Aragón. Miliki.

HISTORIA

El popular payaso Miliki, uno de los más queridos por varias generaciones de niños, se agrega a la serie Personajes con la que se recuerdan a aquellos que forman parte de nuestro acervo histórico y cultural.

1973an, "Telebistako pailazioak” lehenengo aldiz irten ziren pantaila txikian, haien agur ezagunarekin: “Cómo están ustedes”. Istorio eta abestiekin jarraitzen zuen haurrentzako ikuskizunaren hasiera zen. Hamarkada baten zehar, etxeko txikienak entretenitu zituzten. Historiaren protagonistak Aragón anaiak ziren: Gaby, Fofó eta Miliki, eta urte batzuk beranduago haien semeak ziren Fofito eta Milikito elkartu zitzaien.

Anai gazteena, zigiluaren protagonista, Miliki, Emilio Aragón Bermúdez zen (Carmona, Sevilla, 1929-Madril, 2012). Bere aita eta osabak Emig, Pompoff eta Thedy pailazo ospetsuak izan ziren eta haiengandik ikasi zuen zirkoaren xarma eta ikuskizuna maitatzea.

Miliki eta bere anaiak Gaby eta Fofó haien arreba Rocío “la bailaora”-rekin hasi ziren zirkoan. 1939an, Price Zirkoan hasi ziren lanean eta 1945ean Kubara joan ziren, eta baita hango telebista batean arrakasta handia lortu ere. 25 urte baino gehiagoz aritu ziren Amerikan: Puerto Rico, Mexiko, Venezuela, Estatu Batuak eta Argentina herrialdeetan adibidez oso arrakasta handia izan zuten.

Espainiara itzuli zirenean, TVE-ko El gran circo de TVE programa estreinatu zuten 1973an, urtebete beranduago Los payasos izango zena, alegia. Ikuskizun horretan Fofitok eta Milikitok ere hartu zuten parte. Pailazokeriekin batera oso ospetsuak egin ziren abestiak abesten ziren, besteak beste: Susanita tiene un ratón eta Hola Don Pepito.

Komikoa izateaz gain, Milikik txirula joten zuen eta musika eta konposizioa ikasi zituen. Pailazoak banandu ondoren, diskoak produzitzeari ekin zion eta zenbait disko grabatu zituen bere alaba Ritarekin. Hainbat liburu idatzi zituen, bere memoriak argitaratu zituen eta musika sari bat baino gehiago irabazi ere. 2008an eta 2009an honako diskoak grabatu zituen: A mis níños de 40 años eta A todos mis niños, bere begikotasuna eta umore ona miresten zituztenen ohorean.