Jaulkipen data: 18 ekaina 2013

PUENTES DE ESPAÑA 2013. Puentes de Piedra y del Tajo de Ronda

KONTSULTATU TARIFAK

PUENTES DE ESPAÑA 2013. Puentes de Piedra y del Tajo de Ronda

HISTORIA

Espainiako estatuko zubiei buruzko sailaren edizio berri honetan aro eta eraikuntza-ezaugarri ezberdinetako bi zubi irudikatu dira: batetik, XVIII. mendeko Tajo zubia, Rondan (Málaga); eta, bestetik, XIX. mendeko Harrizko zubia, Logroñon.

Tajo zubia Malagako Ronda herriko zubirik erakusgarriena da, eta Zubi berria ere esaten zaio. 1751. eta 1793. urte bitartean eraiki zuten, Guadalevín ibaian induskatua dagoen eta 100 metrotik gorako sakonera duen haitzarte baten gainean. Zubiaren zutabe ikaragarriak arroilaren hondo sakonean ezarrita daude. Zutabeen gainean erdiko arku bat zabaltzen da, eta arku horrek beste arku bati eusten dio. Bigarren arku hori askoz altuagoa da, kontrahormek sendotua. Eraikuntza-lana alboko beste bi arku gehiagok osatzen dute, harkaitzaren gainean irmo jarrita. Erdiko arkuaren gainean tarte bat dago, garai batean espetxe gisa erabilia izan zena. Gaur egun, interpretazio-gune bat dugu bertan. Zubiak auzo berria eta zaharra lotzen ditu.

Rondako zubia eraikitzeko, ibaiaren arroilatik ateratako harrizko harlanduak erabili ziren, eta maisulantzat hartzen da. 40 urte baino gehiago iraun zuten zubia eraikitzeko lanak zenbait maisuk zuzendu zituzten; hala eta guztiz, zuzendari nagusia José Martín de Aldehuela izan zen. Berak Rondako zezen-plaza ere eraiki zuen. Zubi hori eta zezen-plaza herriaren ikurtzat jotzen dira.

Logroñoko Harrizko zubia Fermín Manso de Zúñigak eraiki zuen, eta 1884ko ekainean inauguratu zuten. Bere luzera 198 metrokoa da, eta zilindro itxurako zutabe batzuen gainean oinarritutako zazpi arku ditu, ahalik eta Ebro ibaiko ur gehien pasatzen uzteko. Lehendik, beste zubi bat egon zen leku berean. San Juan de Ortega-k eraiki omen zuen, eta hortaz, San Juan de Ortegaren zubia ere esaten diote. Lur-erorketa eta uholde batzuk zirela eta, hainbat aldiz berreraiki behar izan zuten; horregatik, azkenean, zubi berria aurreko zubiaren hondarren gainean eraikitzea erabaki zuten.

1917an, Harrizko Zubiaren zabalera handitu zen, alboetan hormigoi armatuzko bi espaloi eraikita. Espaloiak oinezkoen erabilerako egin ziren eta, horrela, ibilgailuen trafiko handiagoa har dezake zubiak.