Jaulkipen data: 04 maiatza 2013

Puentes de España. Puente de Besalú

KONTSULTATU TARIFAK

Puentes de España. Puente de Besalú

HISTORIA

Espainiako estatuko zubiak izeneko sailean Erdi Aroko ezaugarriak ondoen islatzen dituzten zubietako bat sartu da: Besalú-ko Zubia (Gironan).

Besalúko Zubia izen bera duen Erdi Aroko hiribilduan dago, Gironako probintzian. Eraikuntza-lanak XI. mendean hasi ziren, Fluviá ibaia zeharkatu eta Besalú hiribildua ibaiaren beste ertzarekin komunikatzeko. Zazpi arku zorrotz ditu, 145 metroan zehar bananduta. Erdian angelu zeihar bat osatzen da, eta angelu horrek zubiaren bi tarteak bereizten ditu. Hirirako sarbidean defentsa-dorre bat altxatzen da, XIV. mendearen erdialdean eraikia. Dorre horretatik igarobidea zaintzen zen, eta handik igaro behar zuten bidaiariak eta merkatariak bidesaria ordaintzera behartuta zeuden. Zubiaren erdialdean, angelu zeihar handian, beste defentsa-dorre bat eraiki zen, aurrekoarekin batera. Bigarren dorre hori altuagoa eta irekiagoa da, behealdean duen arku zorrotzaren ondorioz.

Zubi erromanikoak bost metro inguruko zabalera dauka. Mendeetan zehar uholde eta gatazka hondatzaileak gertatu ziren, eta, horregatik, XIV. eta XVII. mendeetan eraldatu behar izan zuten. Espainiako Gerra Zibilean zubiaren zati bat leherrarazi zuten, eta 1960an zubia erabat berritu zen, jatorrizko egiturari eta estetikari jarraituz. Ondorengo garaietan, hormigoizko zubi bat paraleloan eraiki zen, ibilgailuen trafikorako; eta Erdi Aroko zubi historikoa oinezkoek erabil dezaten gorde da.

Besalú Garrotxako eskualdean dago, eta Gironako herri turistikoenetako bat da. Herriko alde zaharrean arteak eta historiak bat egiten dute, alde horren xarma areagotzeko. Kale arkupedunek, zubiak, juduen bainu-etxeek eta eliza erromanikoek Erdi Aroko monumentu-multzo paregabea osatzen dute. 1966an, Besalú hiribildua "Multzo historiko-artistiko nazional" izendatu zuten.