Jaulkipen data: 20 ekaina 2013

PUENTES DE ESPAÑA. Puente del Tajo, Puente de Piedra

KONTSULTATU TARIFAK

PUENTES DE ESPAÑA. Puente del Tajo, Puente de Piedra

HISTORIA

Espainiako estatuko zubiak sailaren jaulkipen honetan bi zubi erkatu dira: batetik, Nafarroako Antso III.a Nagusiaren Zubia (Puente de Sancho el Mayor), modernoa eta tirantez finkatuta; eta, bestetik, Puentecillas Zubia (Puente de Puentecillas), estilo erromanikoan egina.

Nafarroan Antso III.a Nagusiaren Zubia Ebro ibaiaren gainean dago, eta A-15 autobiaren zati bat zubitik igarotzen da. 1978an, Javier Manterola eta Leonardo Fernández Troyano bide-ingeniariek eraiki zuten, tirantez finkatutako zubi-moten arabera. Bere luzera 204 metrokoa da guztira, eta zabalera 29 metrokoa. Argi-bao nagusia 142 metrokoa da, eta beste bi bao, bigarren mailakoak, gehitzen zaizkio bao nagusi horri ibaiaren ezkerraldean. Bi dobela aurrefabrikatu erabili ziren, eta honako teknika honi jarraitu zitzaion: hegalak bata bestearen segidan eraikiz joan ziren, zubia osatu arte. Tirantez finkatutako zubi horri dorre makurtu batek soilik eusten dio; galtzadaren ardatzean dago, eta kable berdineko 35 pare ditu. Bere garaian, diseinuaren eta materialen aldetik, zubi berritzaileenetako bat izan zen.

Tirantez finkatutako zubi bat izateak esan nahi du kable zuzen edo makurtu batzuek (tiranteek), mastei finkatuta dagoenek, eusten diotela zubiari. Zubi-mota horiek kontrapisuko altzairuzko zubien eta zubi esekien bitarteko mailan daude. Sistema hori XIX. mendearen amaieran erabiltzen hasi zen, eta Bigarren Mundu Gerraren ostean orokor bihurtu zen: materialei lotutako aurrerapen teknikoak egin zirelako, eta egiturak ordenagailuen bidez kalkulatzeko aukerak indarra hartu zuelako.

Palentzian, Carrión ibaia zeharkatzen duela, Puentecillas Zubi historikoa altxatzen da; herriko zubi zaharrena da, hain zuzen ere. Jatorrizko trazadura erromatarren garaikoa da. XI. mendetik hona hainbat aldaketa jaso ditu, eta garrantzitsuenak XVI. mendekoak izan ziren: zubiaren gaur egungo profila trazatu zen, eta zubi erromanikoaren aztarnak ezabatu ziren. Herriaren erdialdean dago, Katedraletik eta beste monumentu interesgarri batzuetatik gertu. Gaur egun, paseatzeko eta gune berdeez gozatzeko alde bihurtu da. Zubiaren sarreran Bolo de la Paciencia esaten zaion lekua dugu; haren gainean arropaz beteriko saskiak jarri ohi zituzten latsariek, hizketan ari ziren bitartean. Zenbait urtetan herriko berriketa-lekua izan zen.

2008an, Gaztela eta Leongo Batzarrak "interes orokorreko ondasun" izendatu zuen zubia, monumentuen kategorian sailkatuta.