Jaulkipen data: 08 urtarrila 2013

Reconocimiento de las mugas fronterizas

KONTSULTATU TARIFAK

Reconocimiento de las mugas fronterizas

HISTORIA

1513-2013 Mugen onespenari eskaini zaion zigilu honen bitartez, Aragoi eta Frantziako Pirinioetako bailaren arteko larreen, bideen eta uren aprobetxamendua eta babesa, elkarri laguntzea, lagun izatea eta elkarren ondoan bizitzeko tratatua oroitzen da.

Mugarriek Pirinioetako bailara altuetan adierazten ditu Espainia eta Frantziaren arteko mugak. Erdi Aroan, mendiko herrien unitate geografikoari, ekonomikoari eta merkataritzakoari eusteko, mugaren alde bietako herriei beraien abereekin mugaren beste aldeko larreetara joateko edo handik zura edo hornidurak ekartzeko eskubidea ematen dien akordioak sinatu ziren. Pertsonak eta animaliak babesteko, haien segurtasuna zaintzen zuten ospitaleak edo aterpetxeak eraiki zuren mendian.

Testuinguru horretan dago Astungo mendateko tratatua, 1131koa, Aragoiko Alfontso I-ren garaian sinatu zena. Errege horrek Candanchú, La Raqueta eta el Espelungué mugetako larreak erabiltzeko baimena eman zien Santa Cristina Ospitaleko monjeei. Pirinioetako bi zonen artean harremana ona izan zen oro har, baina handik bi mendera, Martin Gizatiarra erregeak lurralde eta larre horiek erabiltzea debekatu zien frantziarrei, Foixeko Kondearen alde eta Aragoiko erregearen aurka egin zutelako.

XVI. mendean, Fernando Katolikoaren garaian berrezarri zen ondoko herrialdeko artzainekin akordioa. 1513an, errege horrek eman zion Jacako hiriari Astungo lurraldearen jabegoa eta mugen arteko adiskidetasuna zehazten zuen adostasuna sinatu zen, zeinaren bitartez Jacak hango ehun soldata emango zizkien urtean bere ondokoei.

Astungo mendatearen tratatuaren ondoriozko mugen onespena berresteko, Jacako Udalak eta Aspeko Bailarako frantziar herrietako Udalek: Urdós, Séte-Eygun eta Etsaut, urtero ospatzen dute mugarrietara hurbiltzeko eta haiek onesteko eguna, eta gero bakoitzaren gobernuari ematen zaizkion aktak sinatzen dituzte.

Zigiluan, mugen onespena irudikatu da, mugarri batekin eta lau udal-errejidoreen eskuak elkartuta, senidetze eta auzotasun onaren adierazle.