Jaulkipen data: 02 urtarrila 2013

Serie Basica

KONTSULTATU TARIFAK

Serie Basica

HISTORIA

Oinarrizko seriea edo Serie Orokorra atera da, Berorren Maiestate Juan Carlos I.a erregearen irudia duten lau zigiluk osatuta.

Espainiako erregearen irudia ohikoa da zigiluetan, 1975eko abenduaren 29an bere erregealdiko lehen igorpena egin zenetik. Estatuburua denez, honako eginkizun hauek dagozkio, Konstituzioaren arabera: legeak promulgatzea eta zehatzea; Ministroen Kontseiluetan erabakitako dekretuak ateratzea; Gobernuko presidentea eta kideak izendatzea, baita Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak eta kideak izendatzea ere. Era berean, Auzitegi Goreneko presidentea eta autonomia erkidegoen Gobernu Kontseiluetako presidenteak izendatzea berari dagokio, beste eginkizun garrantzitsu batzuen artean.

Juan Carlos I.ak munduko herrialde gehienak eta nazioarteko erakunde nagusiak bisitatu ditu era ofizialean. Leku horietan guztietan agerian utzi du bakea, elkartasuna, hezkuntza, kultura, ekonomia eta zientziaren garapena interes- eta kezka-iturritzat hartzen dituela. Nazioarteko harremanei dagokienez, gobernuko ordezkarien eta industria- eta finantza-alorretako enpresa-ordezkaritzen burua izanik, herrialdearen enbaxadore nagusia da Espainiako erregea.

Haurtzaroaren inguruko gaiak ere hurbil sentitzen ditu, eta hogeita hamar urtean baino gehiagotan harrera egin die Zer da errege bat zuretzat? txapelketaren haur irabazleei. Txapelketa horrek erregearen figura, Koroa eta Konstituzioak Erakunde Monarkikoari agintzen dizkion eginkizunak ikasleei ezagutaraztea du helburu.Oinarrizko Seriea, oro har, munduko herrialde gehienetan igortzen da.

El mundo de la infancia también le es muy cercano y desde hace más de tres décadas recibe en audiencia real a los niños ganadores del concurso escolar ¿Qué es un Rey para ti? Este certamen trata de acercar la figura del Rey y de la corona a los escolares, dando a conocer el papel que la Constitución reserva a la Institución monárquica.La Serie Básica se emite, generalmente, en casi todos los países del mundo.