Jaulkipen data: 15 urtarrila 2013

V CENTENARIO DE LA PROMULGACIÓN DE LAS LEYES DE BURGOS

KONTSULTATU TARIFAK

V CENTENARIO DE LA PROMULGACIÓN DE LAS LEYES DE BURGOS

HISTORIA

Burgosko Legeak atera zireneko V. Mendeurrena dela eta, zigilu bat igorri dugu, honako hauek irudikaturik dituena: Kristobal Kolonen, hots, Amerika aurkitu zuenaren irudi bat; testuko paragrafo bat; eta amerikar kontinenteko mapa, non arau juridikoak ezarri baitziren.

1492an Mundu Berria konkistatu ondoren, indigenak gizaki burujabeak zirela onartu arren, beraien aurkako gehiegikeriak eta tratu txarrak gertatu ziren. Anaia Antón de Montesinos-ek, domingotarren ordenakoak, gertaera horiek publikoki salatu zituen; horregatik, Fernando Katolikoa erregeak legelari eta teologo ospetsuenak deitu zituen, arazo hori eztabaidatzeko.

1512an, hainbat bilera egin ziren Burgosen, Juan Rodríguez de Fonseca gotzaina buru zelarik. Bilera horien ondorioz honako ordenantza hauek erabaki ziren: Ordenanzas Reales para el buen regimiento y tratamiento de los indios (Errege-ordenantzak Amerikako indiarrak ondo gobernatzeko eta tratatzeko). Ordenantza horiei Burgosko Legeak ere esaten zaizkie, eta 1512ko abenduaren 27an jaso zuten onespena. Izan ere, espainiarren eta herri konkistatuen arteko bizikidetasunaren oinarriak bildu zituzten lehenengo arauak izan ziren.

XVI. mendean, Fernando Katolikoaren garaian berrezarri zen ondoko herrialdeko artzainekin akordioa. 1513an, errege horrek eman zion Jacako hiriari Astungo lurraldearen jabegoa eta mugen arteko adiskidetasuna zehazten zuen adostasuna sinatu zen, zeinaren bitartez Jacak hango ehun soldata emango zizkien urtean bere ondokoei.

Burgosko Legeek indiarren eskubideak, bizi-baldintzak eta kolonizatzaileekiko harremana arautzen dituzte 35 artikulutan. Lehenengo puntuan jasota dago indiarrak gizaki burujabeak direla eta halaxe tratatu behar dituztela. Bigarrenak dio erlijio katolikoa irakatsi behar zaiela eta Koroak jarriko dituela horretarako baliabideak. Beste puntu batean aipatzen da indiarrek lan egiteko betebeharra dutela, lanak erlijio-hezkuntza oztopatu gabe. Gainerako artikuluetan garrantzi handiko beste gai batzuk jorratzen dira: esate baterako, agindutako beharrak jasangarria izan behar duela; atsedenaldiak beharrezkoak direla; indiarrek etxea eta ondasunak eduki behar dituztela; ikasteko denbora izan behar dutela; espainiarrekin harremana eta komunikazioa izan behar dituztela; lanaren truke, bidezko soldata jaso behar dutela, jantziak edo etxeko tresna erabilgarriak emanez ordaintzen bazaie ere, dirutan ordaindu beharrean.

Burgosko Legeek gizarte berri bat sortzeko oinarriak ezarri zituztela hartzen da. Era berean, hainbat alderi dagokionez, Nazioarteko Zuzenbidearen garapenaren eta Giza Eskubideen aintzatespenaren aitzindaritzat jotzen dira.