Jaulkipen data: 03 urtarrila 2013

Valores Civicos

KONTSULTATU TARIFAK

Valores Civicos

HISTORIA

Nazio Batuen Batzar Nagusiak Uraren arloan elkarlanaren nazioarteko urte izendatu du 2013. Hortaz, Gizabidezko Balioen serieko zigilu itsasgarri hau gai horri eskainita dago.

Ura bizitza-iturria da, baita gizakien garapenerako, osasunerako eta ongizaterako ezinbesteko baliabide bat ere. Jakinaren gainean gaude klima-aldaketaren arriskua gero eta handiagoa dela, eta edateko ura kontinente guztietan eskasa dela. XXI. mendeko erronka nagusien artean ur-gabezia eta herrien arteko ur-banaketa ditugu, eta mundu osoko gizarteetan aurre egin behar zaie arazo horiei.

Munduko biztanleen bostena ur-gabezia dagoen lurraldeetan bizi dela kalkulatu da, eta biztanle guztien laurdena ibaietatik eta akuiferoetatik ura garraiatzeko beharrezko azpiegiturak ez dituzten herrialdeetan. Naturari lotutako arrazoiekin batera, gizakien ekintzek ere ur-falta eragin dute: ur-banaketa ez da behar bezalakoa, neurrigabekeriak egin dira, hondakin kutsagarriak sortu; eta horrek guztiak ur-eskasia pairatzen duten lurraldeen kopurua areagotu egin du.

Nazio Batuek garapen jasangarriari, ingurumena zaintzeari eta munduko txirotasuna eta gosea desagerrarazteari laguntzeko baliabidetzat hartzen dute ura; horregatik, urari buruzko gogoetak bultzatzeko, lehendik honako egun hauek proposatu zituzten: Uraren Munduko Eguna (martxoaren 22an urtero ospatzen da) eta Ur gezaren nazioarteko eguna. Ondoren, "Ura, bizitzaren iturri" lelopean aldarrikatu zuten Ekintzarako Nazioarteko Hamarkada (2005-2015).



2013 Uraren arloan elkarlanaren nazioarteko urte izendatuta, Nazio Batuek herrialdeak eta erakundeak sentikor bihurtu nahi dituzte herrien arteko elkarlana indartzeko premiarekin eta ura kudeatzeak sortzen duen erronkarekin. Erronka horrek hauxe egiteko eskatzen du: ura jasotzeko eskaerei erantzutea, mugako urak kudeatzea, ura banatzea eta ematea; izan ere, gizakiontzat ezinbesteko baliabidea da ura.

Zigilua Jesús Sánchez-en Estudioan diseinatu dute. Ur baso baten ideia jaso dute, norberaren kontsumoa sinbolikoki irudikatzeko; eta hori kanila alderantzikatu bati lotuta dago, eskasiaren eta ahitzearen seinale gisa.